Ugriar hizkuntzak
Ugriar hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | - |
Hiztunak | - |
Eskualdea | Hungaria (eta alboko zenbait lurralde) eta mendebaldeko Siberian |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza uraldar hizkuntzak | |
Hizkuntza kodeak |
Ugriar hizkuntzak (ahoskera: ˈjuːɡrɨk, ˈjuːɡriən) uraldar hizkuntzen familiaren adar bat dira. Hitza Yugratik dator, Asiako ipar-erdialdeko lurralde bat.
Hiru hizkuntza barne hartzen ditu: hungariera (magyar) eta ob-ugriar hizkuntzak, khantiera (Ostyak) eta mansiera (Vogul). Aurreugriar hizkuntza seguru asko K.a. III. milurtekotik K.a. I. milurtekoaren lehenengo erdialdea arte hitz egiten zen, Siberiaren mendebaldean, Ural mendien hego-ekialdean.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aditzen konjugazio desberdinak bere transibitasun gramatikalaren arabera. Batzuetan "definitu" eta "ez-definitu" konjugazioa deritzo, objektu gramatikalaren definitateak garrantzia eduki dezakelako.
- Aditz aurrizkiak, aditzaren esanahia bai zehazki edo era abstraktu batean aldarazten dutenak.
Hungarierazko adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
el - 'hortik kanpo'
ugrik 'salto egin' | elugrik 'leku batetik kanporatu salto eginez' |
mosolyog 'irribarre egin' | elmosolyodik 'irribarre egiten hasi' |
ki - 'leku batetik irten'
ugrik 'salto egin' | kiugrik 'begi-bistakoa izan' |
olvas 'irakurri' | kiolvas 'ozenki irakurri |
Hungarieraz, hemen agertutako aditzaren hirugarren pertsonaren singularren formak ez du aurrizkirik.