Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Munduko hizkuntza familiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Munduko hizkuntza familiak.

Hizkuntza familia jatorria aitzin-hizkuntza berberean duten hizkuntzek osatutako taldea da. Hizkuntza gehienetan ezaguna da dagokion hizkuntza familia. Euskararen kasuan ezezaguna da bere jatorriko hizkuntza; beraz, hizkuntza familiarik ez duela esan ohi da eta hizkuntza isolatutzat jo.

Familia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztun taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.

Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:

  1. Bost hizkuntza nagusiak: Txinerak 800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerak); hindiak, 350; ingelesak, 320; frantsesak, 270; eta gaztelaniak, 210. Orotara, munduko giza biztanleen % 43.
  2. Hizkuntza handiak: errusierak 150 milioi ditu (ukrainera eta bielorrusiera aparte); arabierak eta bengalerak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiddisha barne nahi balitz). Denera, munduko biztanleen % 20 pasatxo.
  3. Hamabi hizkuntza erdi-mailakoak: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: javera, italiera, telugu, koreera, marathera, tamilera, vietnamera, turkiera, ukrainera, poloniera, gujaratera eta thailandiera. Orotara, munduko biztanleen % 14.
  4. Beste 2.900 etno-hizkuntzak: 30-20 milioi hiztunekoak dira Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, nederlandera, birmaniera eta beste; 15-6 milioi bitartekoak persiera, serbokroaziera, amharera, hungariera, txekiera, suediera, katalana eta kitxua; 5-3 milioikoak daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa, guaraniera; 2 milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara, azteken nahuatl eta abar. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek munduko biztanleen % 23 eskas biltzen dituzte orotara.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]