Amorebieta Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sociedad Deportiva Amorebieta
Ezizena(k) Urdinak, Jalisco
Sorrera 1925 (93 urte)
Futbol zelaia Urritxe Berria
Zornotza
(edukiera: 3.000 lagun)
Presidentea Euskal Herria Joseba Barrenetxea Ziarrusta
Entrenatzailea Euskal Herria Iñigo Velez
Liga Bigarren B maila
2017-18 14.a
Webgunea www.sdamorebieta.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Amorebieta Kirol Elkartea Zornotzako futbol taldea da. 1925ean sortua, egun Bigarren B Mailako II. multzoan dabil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an Beti-Arin Kirol Elkartea sortu zen Zornotzan, gero Zornotza Elkarte Olinpikoa eta 1925ean Amorebieta Kirol Elkartea izango zena.

Bere lehenengo pausoak Bizkaiko Erregional Mailetan eman zituen. 1944an Amorebieta Bizkaiko Txapelketaren txapeldunordea zen eta Bizkaiko Kopa lortu zuen.

Taldeko izar nagusia Carmelo Cedrun atezaina zen, 1949-1950 denboraldian Amorebietan eta gero Athletic Cluben egondakoa.

1962an Hirugarren Mailara igo zuen Deustu Kirol Elkartea gainditu ondoren. 6 urte eman zituen han 1981ean itzuli arte.

1991, 1992, 1998, 2002, 2006 eta 2007 urteetan saiatu da Bigarren B Mailara igotzen. Azkenean, 2011n mailaz igotzea lortu zuen Manacor taldeari irabaziz. Lehenengo urtean gainera laugarren egin eta bigarren mailarako igoera play-offak jokatu zituen. Hurrengo urteetan arazorik gabe aritu da bigarren B mailan.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengoa: Zamarra eta praka urdinak.
  • Bigarrena: Zamarra berde eta beltza eta praka beltzak.

Futbol zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amorebietak beti Urritxe Udal Zelaian jokatu du, 1915ean hantxe eraiki zen lehendabizikoz. 1999an Txolon Futbol Zelaia eraiki zen, belar artifizialekoa.

2002ko urriaren 12an Urritxe Berria irekin zen, Athletic Club eta Racing de Santander taldeen arteko partida batekin.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018-19 barne:

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Maila Emaitza Kopa
2004-05 3. maila 13.a
2005-06 3. maila 3.a
2006-07 3. maila 2.a
2007-08 3. maila 10.a
2008-09 3. maila 10.a
2009-10 3. maila 3.a
2010-11 3. maila 1.a
2011-12 Bigarren B Maila 4.a 1. itzulia
2012-13 Bigarren B Maila 6.a 1. itzulia
2013-14 Bigarren B Maila 10.a 1. itzulia
2014-15 Bigarren B maila 10.a 1. itzulia
2015-16 Bigarren B maila 9.a
2016-17 Bigarren B maila 14.a 3. itzulia
2017-18 Bigarren B maila 14.a

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen taldea denboraldika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amorebieta 2014-2015

Amorebieta 2015-2016

Amorebieta 2016-2017

Amorebieta 2017-2018

Amorebieta 2018-2019