Ukemochi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukemochi
Japoniar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izena保食神
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaAshihara no Nakatsukuni (en) Itzuli
Domeinuajanaria

Ōgetsu-hime (japonieraz: 大宜都比売神/ 大気都比売神/ 大宜津比売神/ 大気津比売神 Ōgetsu-hime/ Ohogetsu-hime-no-kami?) , Ukemochi (japonieraz: 保食神 Ukemochi-no-kami?, euskaraz: «Janariaren Jeinua») ere deitua, emankortasunaren eta elikagaien jainkosa sintoista da,[1] flora eta fauna sortu zituena, bizi-substantzien heriotzaren bidez hornitzen zuena.

Tsukuyomik hila, bere hilotzak gauza baliagarri eta jangarriak sortu zituen. Zaldia eta behia burutik irten zitzaizkion; bekainek zeta-harrak sortu zizkioten; kopetak artatxikia eman zion; arroza begietatik atera zitzaion, eta abar.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaterasuk, Eguzkiaren jainkosak, behin, Tsukuyomi, Ilargiaren jainkoa, bere anaia Ukemochi elikagaien jainkosaren aurrean ordezkari gisa bidali zuen. Bilera ospatzeko, elikagaien jainkosak janari bikaina eskaini zion, bere ahotik eta sudurretik sortua. Tsukuyomi hain zegoen nahigabetuta Uke Mochi hil zuela.

Amaterasuk anaiaren krimenaren berri izan zuenean, haserre bizian jarri eta ez zuen gehiago ikusi nahi izan. Ordutik, anaiak bananduta bizi dira, zeruan txandakatuz. Horregatik, egunak beti jarraitzen dio gauari.

Baina Ukemochiren heriotza ez zen alferrik izan, jainkosaren hilotzetik "bost zerealak" jaio baitziren: bere begietan arroz haziak hazi ziren, bere belarrietan artatxikiak, bere genitaletan gariak, bere sudur babarrunak eta bere uzkitik soja. Kami-musubi jainkoak hazi hauek bildu eta ereiteko agindu zuen, hilkorren onerako.

Bestalde, kontakizun zaharragoetan Susanoo ekaitzaren jainkoari egozten zaio hilketaren errua, eta ez Tsukuyomiri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) N. S. Gill. (2018-6-7). Japanese Gods and Goddesses. Thoughtco.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]