Ukhta
Itxura
| Ukhta Уква | ||
|---|---|---|
| Errusiaren banaketa administratiboa | ||
| Administrazioa | ||
| Estatu burujabe | ||
| Errusiako errepublikak | ||
| Hiri okruga | Ukhta Urban Okrug | |
| Izen ofiziala | Ухта́ (errusieraz) Уква (komieraz) | |
| Jatorrizko izena | Уква | |
| Posta kodea | 169300 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 63°34′N 53°42′E / 63.57°N 53.7°E | |
![]() | ||
| Azalera | 320 km² | |
| Altitudea | 100 m | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 77.164 (2025eko urtarrilaren 1a) | |
| Dentsitatea | 241 bizt/km² | |
| Informazio gehigarria | ||
| Sorrera | 1929 | |
| Telefono aurrizkia | 82167 | |
| Ordu eremua | UTC+03:00 | |
| Hiri senidetuak | Narian-Mar | |
| http://mouhta.ru/ | ||
Ukhta (errusieraz: Ухта́; komieraz: Уква, Ukva) Ipar-mendebaldeko Errusiako hiri industriala da, Komien Errepublikakoa. Ukhta ibaiaren ertzean dago, Syktyvkarretik 258 km ipar-ekialdera eta Moskutik 1.248 km ipar-ekialdera. 2010ean 99.591 biztanle zituen[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1929an sortua izan zen Txibiu izenarekin. 1939an Ukhta izena eman zitzaion eta 1943an hiri izendapena jaso zuen, Petxorako burdinbidearekin lotu zutenean[2]. 1940ko eta 1950eko hamarkadetan asko garatu zen inguruan zeuden gulagetako gatibuen lanari esker.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 2.5 | 3.0 | 13.0 | 23.8 | 30.1 | 33.5 | 35.2 | 32.5 | 27.4 | 20.0 | 8.2 | 3.6 | 35.2 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -13.1 | -10.9 | -2.4 | 4.6 | 12.0 | 19.0 | 22.1 | 17.3 | 10.7 | 2.8 | -6.0 | -10.6 | 3.8 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -16.5 | -14.7 | -6.8 | -0.5 | 6.3 | 13.3 | 16.5 | 12.4 | 6.9 | 0.4 | -8.9 | -13.8 | -0.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -20.0 | -18.1 | -10.9 | -5.0 | 1.5 | 8.2 | 11.6 | 8.4 | 4.0 | -1.8 | -11.3 | -17.2 | -4.2 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -48.5 | -43.9 | -39.2 | -28.4 | -16.9 | -4.2 | -0.4 | -3.9 | -8.8 | -26.4 | -37.8 | -49.0 | -49 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 32 | 26 | 29 | 28 | 44 | 66 | 71 | 69 | 54 | 55 | 40 | 39 | 553 |
| Iturria: Weatherbase[3] | |||||||||||||
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria petrolio eta gas naturalean aberatsa den Petxoraren arroan dago. Petrolioaren parte bat bertan fintzen da, baina gehiena Mosku eta San Petersburgeko findegietaraino garraiatzen da, oliobideetan zehar[2].
Ukhtar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Viktor Lyapkalo (1956), margolaria.
