Ultron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ultron
Marvel Unibertsoa eta Marvelen unibertso zinematografikoa
Cosplay Ultron Dragon Con 2013.jpg
SortzaileaRoy Thomas (en) Itzuli
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaHank Pym
Seme-alabak
Bestelakoak
EtsaiakLau Izugarriak

Ultron, Marvel Comics komiki argitaletxearen superbilau bat da. Roy Thomas eta John Buscemak sortu eta lehenbiziko aldiz The Avengers komiki liburuaren 54. zenbakian agertu zen (1968ko uztaila). The Avengers superheroi taldearen etsai nagusienetako bat da.

Hank Pym superheroiak sortutako robot bat da, Pymen burmuin ereduetan oinarrituz. Baina denboraren poderioz bere bere kontzientzia eta adimena bereganatu eta matxinatu egingo da, nolabaiteko Edipo konplexu bat garatuz, horregatik Hank gorrotatu eta haren neskalaguna den Wasp (Janet Van Dyne) superheroiaz maiteminduko da. Bere helburua Gizateria suntsitzea da.

Bere ahalmenen artean honakoak daude: gizakiak baina indartsuagoa da, robot gorputzdun adimen artifiziala, muturreko erresistentzia, energia proiekzioa, bere trebezia diseinuaren araberakoa da eta hegan egin dezake.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman James Spader aktoreak ahotsa ipini zion.