Magneto (Marvel Comics)
Magneto, jaiotze izenez Max Eisenhardt, Marvel Comics komiki argitaletxearen superbilau bat da. Stan Lee eta Jack Kirbyk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz The X-Men komiki aldizkariaren 1. zenbakian agertu zen (1963ko iraila).
Mutante boteretsu eta arriskutsuenetako bat da, adimen pribilegiatuko gizasemea da baina bere ahulezia megalomaniarako joera da. Gaztaroan Charles Xavier irakaslearen adiskidemina izan zen, bai biek mutanteek munduan izan behar zuten paperarekin desadostasunean jarri eta bi mutante talde osatuz elkarren etsai bilakatu ziren: X irakasleak mutanteen eta gizakien arteko elkarbizitza naketsuan sinisten duen bitartean, Magnetok mutanteen nagusitasunean sinisten baitu.
Ahalmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ahamenen artean honakoak daude: magnetismoaren kontrola; eraso edo defentsarako indar-eremu magnetikoen sorrera; espektro elektromagnetikoarekin zerikusia duen energia mota ororen manipulazioa; odol burdinaren manipulazioa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928an Danzig hirian eta familia judu batean jaio zen. 1940ko hamarkadan naziek bere familiari jazarpena egin eta Holokaustoaren biktimak izan ziren, Max gazteak Auschwitz kontzertrazio-esparruan bizirautea lortu, Magda neska ijitoaz maitemindu eta elkarrekin batera Sobietar Batasunera ihes egitea lortuko dute. Handik Israelera bizitzera lekualdatu da.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zineman Ian McKellen eta Michael Fassbender aktoreek antzeztu dute.
- X-Men (2000)
- X2 (2003)
- X-Men: The Last Stand (2006)
- X-Men Origins: Wolverine (2009)
- X-Men: First Class (2011)
- The Wolverine (2013)
- X-Men: Days of Future Past (2014)
- Deadpool (2016)
- X-Men: Apocalypse (2016)
- Logan (2017)
- Deadpool 2 (2018)
- Dark Phoenix (2019)
- The New Mutants (2020)