Thor (komikia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thor superheroiaren irudia.

Thor Marvel Comics estatubatuar komiki argitaletxeko superheroi bat da. Stan Lee eta Jack Kirby komikigileek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz 1962ko Journey into Mystery #83 komiki alean agertu zen, berehala Avengers superheroi taldeko kide bilakatu zen. Berez, eskandinaviar mitologiako Thor jainkoak oinarritua dago.

Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoaren antzera, Thor superheroia ere Odin eta Freyja jainko-jainkosen semea da, Mjölnir mailu magikoaren jabea da, Asgarden jaio eta hezitua izan zen, bere haurtzaroko jolaskide eta lagunik onena Loki anaiordea izan zuen, baina laisterrera arerio eta etsaio porrokatuak bilakatu ziren.

Baina mitologiako jainkoa ez bezala, Thor superheroia gizakien munduan bizitzen jarri eta New York hirian Donald Blake mediku mainguaren nortasunarekin bizi da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thor (komikia) Aldatu lotura Wikidatan