Uluru
| Uluṟu | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 863 m |
| Prominentzia | 348 m |
| Mota | inselberga |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 25°20′42″S 131°02′10″E / 25.345°S 131.0361°E |
| Estatu burujabe | |
| Mainland territory of Australia | |
| Babestutako-eremua | Uluṟu-Kata Tjuṯa National Park (en) |
| Mendizaletasuna | |
| Lehen igoera | Ezezaguna. |
| Ohiko bidea | Australiako erdigunean dagoen Iparraldeko Lurraldean kokatzen da, Alice Springs hiritik 400 kilometro hego-mendebaldera Uluru-Kata Tjuta Parke Nazionalan. |
| Geologia | |
| Material nagusia | Arkosa |
| Garaia | Neoproterozoiko |
Uluṟu (Ayers Rock izenez ere ezagutua) Australiako Iparraldeko Lurraldean dagoen hareharrizko haitz erraldoi eta gorrixka bat da. Hain zuzen ere, Alice Springs hiritik 400 kilometro hego-mendebaldera kokatzen da. Kata Tjuta mendi multzoarekin batera Uluru-Kata Tjuta Parke Nazionaleko erakargune nagusiena da.
Australiako aborigenentzat leku sakratua da, 1987. urtea ezkeroztik Gizateriaren Ondare delarik. Munduaren Zilborra ezizenaz ere ezaguna da.
1873an William Gosse bertarartu zen lehenbiziko gizon zuria izan zen, Jamran izeneko bere gidalari afganiarrarekin gailurrera igo eta garai hartako Hegoaldeko Australiako lehen ministroaren izena ezarri ziolarik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uluru Australiako mugarri natural ezagunenetariko bat da. 348m-ko altuera du, itsas mailatik 863m-ra dago, 9.4km-ko perimetroa du guztira eta bere masa gehiena lurpean dago.
Esanahi kultural handia du jatorrizko biztanleentzat (anangu herria). Hauek oinezko ibilbideak zuzentzen dituzte bisitariei bertako flora eta faunaren, zuhaixken janariaren eta aborigenen istorio onirikoen berri emateko.
Monolitoaren gainazala kolorez aldatzen da eguzki-izpien inklinazioaren arabera, bai egunean zehar, bai urtaro desberdinetan. Bereziki ospetsua da ilunabarrean egiten duen irudia, kolore gorri distiratsua hartzen duenean. Nahiz eta euria ez den oso ohikoa, aldi hezeetan, arroka zilar-grisaren tonuan egoten da, eta marra beltzak izaten ditu, ur-ibilguetan hazten diren algen eraginagatik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urrutitik ikusita
-
Eguzki izpien pean
-
Haitzaren igoera
-
Ulururen irudi orokorra
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uluru-Kata Tjuta Parke Nazionaleko webgunea (Ingelesez)
- Uluru haitzari buruzko argibidea irakurgai (Ingelesez)
