Australiako aborigen
| Mota | etnia |
|---|---|
| Biztanleria (osoa) | 984.000 |
| Hizkuntza | Australiako aborigenen hizkuntzak |
| Honen parte | Australiako indigena |
| Geografia | |
| Estatua | Australia |
Australiako aborigenak Ozeaniako herrialde hartako jatorrizko jendea da, gaur egun gutxiengoa osatzen duena, kanpoaldetik bertaratutako beste komunitate etniko batzuekin batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo biztanleak uhartera iritsi ziren orain dela 40.000-70.000 urte.
1788an britainiarrak lurraldea kolonizatzen hasi ziren, eta urte hori baino lehen 315.000-750.000 pertsona han bizi zirela uste dute adituek. Europarrek eramandako gaixotasunek eta bortizkeriazko ekintzek populazio hori murriztu zuten urteen joan-etorrian. XX. mendeko hasieran, adibidez, 150.000 aborigen baino ez ziren bizi.
2008ko otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak Legebiltzarraren izenean ofizialki barkamena eskatu zien aborigenei Stolen Generations ("Belaunaldi lapurtuak") direlakoengatik: 1869tik 1969 arte Gobernuak eta Elizak euren gurasoei lapurtutako ume aborigen edo mestizoak dira, ez argitutako arrazoiengatik egindakoa.
Bizilekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko erroldaren arabera, Australian 455.031 aborigen bizi ziren, biztanle guztien % 2-3, alegia. Gehienak, Hegoaldeko Gales Berrian (138.505) eta Queenslanden (127.578) bizi dira.
Beste lurralde batzuetan hauxe da urte hartako populazioa: Mendebaldeko Australia (58.711), Iparraldeko Lurraldea (53.662), Victoria (30.141), Hegoaldeko Australia (25.557), Tasmania (16.767) eta Australiako Hiriburuaren Lurraldea (3.873).
Bestela, populazio aborigenik handiena duen hiriburua Darwin da.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aborigenek ehunka hizkuntza erabiltzen dituzte, horietako asko desagertu badira ere. Bi multzo handitan sailkatzen dira: alde batetik Pama-Nyungan hizkuntzak (gehienak) eta bestetik, Pama-Nyungan ez direnak.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Didgeridoo ziur aski jatorrizko musika tresnarik ezagunena da munduan zehar, zurezko haize instrumentua dena.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David Gulpilil (1953-), aktore eta dantzaria
- Cathy Freeman (1973-), atleta.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) "National Indigenous Times" egunkaria
- (Ingelesez) Aborigenen artea
- Kontaktua 1964: Australiako azken «basatien» galera Erreportajea Argia astekarian (2011-05-29)