Umeboshi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umeboshi
tsukemono eta ozpinetako fruitu
OsagaiakJaponiar aranondoa eta gatza
Historia
JatorriaJaponia

Umeboshi (japonieraz 梅干し) aran ozpinkia da, japoniar gastronomian ohikoa. Arana (Prunus mume) lehortu egiten da, eta upeletan gatzetan ipintzen, pisu bat gainean dótela zukua ateratzeko. Ozpinkiaren berezko kolorea marroia da, baina akajiso belarra erabiliz gorriz tindatzen da. Umeboshia esferikoa da eta testura leuna izatetik oso zimurra izatera pasa daiteke. Zapore oso garratza eta gazia du.

Japoniarrek, oro har, umeboshia arrozarekin jaten dute. Bento batean (eramateko janari kutxatxoa) umeboshi bakar bat jartzen da arrozaren erdian Japoniako bandera irudikatzeko. Umeboshia ohiko betegarria da onigirian (nori batean bildutako arroz-bola). Umeboshia ustez ona omen da osasunerako, eta Japonian etxeko sendagai bezala erabiltzen da hotzeria sendatzeko. Batzuetan, shōchū edari alkoholikoari ere gehitzen zaio zaporea emateko.

Gatz asko duenez, umeboshia luzaroan kontserba daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]