Unai Apeztegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Apeztegia
Izen osoa: Unai Apeztegia Petrirena
Jaiotza data: 1975eko urtarrilaren 13a (42 urte)
Jaioterria: Ituren (Nafarroa Garaia)
Egungo enpresa: Aspe
Postua: atzelaria
Altuera: 1,81 m
Pisua: 91 kg
Debutatze data: 1996ko apirilaren 13
Debutatze pilotalekua: Elizondoko pilotalekuan.
Erretiratze data: 2008ko abenduaren 31

Unai Apeztegia Petrirena, pilota arloan Apeztegia deituraz ezaguna (Ituren, Nafarroa Garaia, 1975eko urtarrilaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,81 m luze da, eta 91 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1996ko apirilaren 13an jokatu zuen, Elizondoko pilotalekuan. 2008ko abenduaren 31n erretiratu zen, enpresak ez baitzion kontratua berritu.[1]

Pilota profesionala agurtuta, Elizondon (Nafarroa Garaia) dituen oilo eta oilarren bi haztegitan lan egiten du.[1]

Bigarren mailako buruz buruko finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2002 Pascual Apeztegia 22-18 Atano III.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresako fitxa