Unamunoren zutabea

Koordenatuak: 43°15′31″N 2°55′18″W / 43.25856104°N 2.92157742°W / 43.25856104; -2.92157742
Wikipedia, Entziklopedia askea
Unamunoren zutabea
Jatorria
Sortzailea(k)Victorio Macho eta Ramón María de Lecea
Sorrera-urtea1984
Honen izena daramaMiguel Unamuno
Ezaugarriak
Dimentsioak4 (altuera) m
Kokapena
LekuaMiguel Unamuno plaza (Bilbo)
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′31″N 2°55′18″W / 43.25856104°N 2.92157742°W / 43.25856104; -2.92157742
Map

Unamunoren zutabea, edo Miguel Unamunori monumentua, Bilboko Miguel Unamuno plazan dagoen zutabe eta monumentu bat da. 1984an ezarri zen zutabea toki horretan, bi pieza batuz, batetik Victorio Machok egindako busto bat, eta besterik zutabe korintiarra, Ramón Lezea arkitektoaren lana[1].

Bustoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macho eskultoreak zenbait busto egin zituen Unamunoren buruarenak, eredu berari jarraiki[2][3], 1929an seguruenik Machok Unamunori Hendaian erbesteratuta zegoela egindako bisita baten ondoren eginak.

Zutabearen gainean jarritako bustoa, desagertu egin zen bertatik 1999ko ekainean, Euskal Herritarrok taldeak mitin bat egin zuen garaian (hauteskundeetarako astebete falta zen), Txabi Etxebarrieta oroitzeko ekitaldia izan zen batean (Etxebarrieta plaza horretan bizi izan zen). Burua, maleta batean sartuta, Ibaiazabal garbitzen ari zirela agertu zen ibaian, San Anton zubiaren parean, 2000ko urtarrilaren 19an[4]. Bitartean, erreplikak egitea agindu ziren, eta bat jarria zen zutabean, beste bat Arte Ederren museora eraman zuten[5], eta zutabeko originala agertu zenean hura udalatxera eraman zuten[1].

Bustoaren erreplika, 2000. urtean ibaira botatakoa ordezkatu zuena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Bilbaopedia - Escultura de Miguel Unamuno» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Unamuno, el filósofo incomprendido» Hoy 2011-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  3. (Gaztelaniaz) Escultura: Miguel de Unamuno, en el Palacio de Anaya ✔️. 2021-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  4. (Gaztelaniaz) Martinez, Jonathan. (2019-11-23). «Estatuas de Bilbao» GARA (Gara / Naiz) (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  5. «Unamunoren burua» Bilboko Arte Ederren Museoaren (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]