San Antongo zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Antongo zubia
Zazpikaleak
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Bilbao Muelle San Anton.jpg
Bilbao Muelle San Anton.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaBilbo Zaharra
Koordenatuak43°15′17″N 2°55′23″W / 43.2547°N 2.9231°W / 43.2547; -2.9231Koordenatuak: 43°15′17″N 2°55′23″W / 43.2547°N 2.9231°W / 43.2547; -2.9231
Historia eta erabilera
Inaugurazioa 1880
Eraistea 1937ko ekainaren 17a
Inaugurazioa1880
JabeaBilboko Udala
Erabilerazubia
errepidea
Arkitektura
Materiala(k)harria eta hormigoia
Gurutzatzen duNerbioi
Zubibegiak2
Ondarea
551

San Antongo zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubia da, iparraldetik Zazpikaleak eta hegoaldealdetik Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoak lotzen dituena. Gaur egungo zubia 1880an zabaldu zen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Donibane plazatxoa du, eta hegoaldean Bilbo Zaharra eta Urazurrutia kaleak. Gainera, hego partean ere, Martzana eta Urazurrutia kaietara heltzen diren eskailerak ditu.

Zubiak alboan ditu San Anton eliza, Urazurrutia eta Martzana kaiak, eta Urazurrutiako sehaska-etxea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1318 baino lehen eraikia, litekeena da 1300an hiribildua eratu baino lehenagokoa izatea. Mendeetan zehar Bilboko itsasadarra zeharkatzen zuen zubi bakarra izan zen, bilbotarrek ertze bien arteko komunikazioen monopolioa mantendu nahi zutelako.

Bilboko ikur bihurtua, la puente vieja (euskaraz: "zubi zaharra") ezizena duena, hiriburuaren armarrian agertzen da. Erdi Aroan eraiki zutenetik, oso zubi inportantea izan zen bertatik Bizkaiko jaurerria eta Gaztelako Erresumaren arteko merkataritza guztia pasa behar baitzuten, Maria Diaz I.a Harokoak Bilbori emandako eskubideari esker. XV. mendean, Bilboko agintariek zubi honetan bertan exekutatzen zituzten gaizkileak. Hiltzeko zigortuei harria lotu eta itsasadarrera botatzen zituzten.[2]

Uholde askoren eraginez hainbat alditan eroria, askotan berreraikia izan zen. Horrexegatik 1870ean Udalak egungo kokalekuan zubi sendo bat eraikitzea erabaki zuen. Antzinako zubia San Anton elizaren aurrean zegoen, hau da, uretan behera, eta 1882an desagertu zen.[3] Ernesto Hoffmeyerrek diseinatuta, egungoa 1880an zabaldu zuten.

1937ko ekainaren 17an Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]