Unión Patriótica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Unión Patriótica
Buruzagia Miguel Primo de Rivera
Sorrera 1924
Desegitea 1931
Egoitza nagusia Madril
Ideologia politikoa Kontserbadorismo, espainiar nazionalismo, katolizismo

Unión Patriótica (Batasun Abertzalea) 1924an Miguel Primo de Riverak sortutako Espainiako alderdi politiko nazionalista izan zen. Miguel Primo de Riverak sortu zuen, erregimenaren aldeko jendea biltzeko[1].

Alderdiak garrantzia izan zuen Bizkaian. Are gehiago, bizkaitar organizazioak, Bartzelona eta Valladolidekoekin batera, estatuko egituraren zutabe nagusiak osatzen zituen. Zenbaki ofizialek diotenez, 50.000 lagun inguru ziren Bizkaiko Unión Patrióticako kideak[2].

Espainiako Bigarren Errepublika hastean Unión Monarquista izena hartu zuen, gero Falange Española osatu zuten alderdietariko bat izan zena.

Jose Antonio Primo de Rivera, falangismoaren sortzailea, bere seme nagusiena izan zen. Bere alaba baita ere, Pilar Primo de Rivera falangista izan zen.

Aberria, erlijioa, monarkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Haren izanaz eta esanahiaz inork halako dudarik izan ez dezan, berriro esan dezadan, argi eta garbi, beste hainbatetan esan dudan bezala, ez dela alderdi politiko bat, baizik eta Liga hiritar bat, erakunde eta prozedura politikoak, hau da kazikeen prozedurak, gaitzesten hasi eta biziki arbuiatzen dituela ondoren politikaren doktrinalismoak, fikzioak eta konpromezuak, guztiz ulertzen baitu horrek guztiak, bigarren mailako asmoei begira zalantzarik gabe onuragarria den arren, murriztu egiten dituela hiritarren askatasuna eta independentziak, ezinbestekoak guztiak nazio mailako goi-interesen alde jarduteko.

Honez gainera, esan dezadan "Aberria, Erlijioa, Monarkia" lema oso adierazkortasun-maila argikoa dela eta ordena egokian lotzen dituela funtsezko kontzeptu batzuk, zeren Aberriarengatik eta beraren alde, eutsi egun behar baitzaie Erlijio katolikoaren errespetuari et kultuari eta onartu egin behar baita monarkia, erreinuan dagoen dinastia honek ordezkatzen duena.

»
Miguel Primo de Rivera, "Unión Patriotica", 1928ko ekainaren 23an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Gómez Navarro, José Luis La Unión Patriótica: análisis de un partido del poder Estudios de historia social ISSN 0210-1416 .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.