Ur-jauzien mendikatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ur-jauzien mendikatea
Mount Rainier and other Cascades mountains poking through clouds.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Rainier mendia
Garaiera 14.411 ft
Luzera 1.100 km
Zabalera 80 mi
Azalera 150.000 km²
Geografia
Cascaderangemap.jpg
Koordenatuak 46° 51′ 02″ N, 121° 45′ 36″ W / 46.8505°N,121.76°W / 46.8505; -121.76Koordenatuak: 46° 51′ 02″ N, 121° 45′ 36″ W / 46.8505°N,121.76°W / 46.8505; -121.76
Honen parte da American Cordillera Itzuli
Mendikatea Bareko kostako mendikateak
Herrialdea AEB eta Kanada
Lurraldea Washington
Mendizaletasuna
Geologia
Garaia Pliozeno

Ur-jauzien mendikatea[1] (ingelesez: Cascade Range edo Cascades) Ipar Amerikako mendebaldeko mendikate handia da, Ozeano Barearen paraleloan hedatzen dena.[2] Kanadako Columbia Britainiarra eta Estatu Batuetako Washington, Oregon eta Kalifornia estatuak zeharkatzen ditu. Sumendi garrantzitsuak (adibidez, High Cascades) eta bolkanikoak ez diren mendiak (adibidez, North Cascades gailur zorrotzak) ditu. 1.100 kilometro luze da iparraldetik hegoaldera. Rainier mendia da gailurrik garaiena (4.395 metro).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako mendebaldean dago; Columbia Britainiarraren hegoaldetik hasi, eta Washington eta Oregon estatuetan barna, Kalifornia iparralderaino iristen da. Mendikateko sumendi garaienak High Cascades aldean daude, inguruko mendien garaiera bikoitza dute. Rainier mendia da garaiena (4.395 metro).

Mendikatearen iparraldeak, Rainier mendia baino iparralderago, North Cascades izena du, eta Estatu Batuetan dago. Mendebaldeko alderdian euri asko egiten du, metro karratuko 3.800 litro urtean. Helen aintzira (Lassen Peaken) munduan elur gehien egiten duen lekuetariko bat da. Mendien mendebaldeko isurialde hezea Douglas izeiz estalita dago; ekialdekoa, aldiz, lehorragoa da itzal orografikoaren eraginagatik.

Ur-jauzien mendikatea Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren parte da, Ozeano Barea inguratzen duen sumendiz eta mendiz osatutako eraztunaren parte. Estatu Batuetan izan diren eta ezagutzen diren erupzio guztiak mendikate horretako sumendiek eragindakoak izan dira. Bi gertatu berrienak Lassen Peak, 1914tik 1921era, eta 1980an St. Helens mendian izandako erupzio handia dira. St. Helens mendiaren beste erupzio txikiagoak duela gutxikoak dira, 2006koak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1792an, George Vancouver britainiar nabigatzailea iritsi zen bertara, eta ikusi zituen mendi garaiei izen ingelesak eman zizkien.

Eremu babestuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau parke nazional ditu, Estatu Batuetakoak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur-jauzien mendikatea Aldatu lotura Wikidatan