Ardatzeko Armada • 1011500 soldadu • 10290 kanoi • 675 tanke Luftwaffe • 1216 hegazkin[1]
Armada Gorria • 1000500 soldadu • 13541 kanoi • 894 tanke Sobietar Aire Armada • 1115 hgeazkin[1]
Uranus operazioa (errusieraz:Опера́ция «Ура́н»,translit.: Operatsiya "Uran") 1942ko azaroaren 19-23an, Bigarren Mundu Gerran, Sobietar Batasunak aurrera eramandako operazio estrategikoaren kode izena da, Alemaniako 6. Armadaren eta 4. Panzer Armadaren zein Errumaniar 3 eta 4. Armaden blokeoa ekarri zuena. Stalingradeko Guduaren barnean egina, operazioaren helburua Volgatik alemaniar gudarosteak botatzea izan zen. Erasoa azaroaren 19an hasi zen eta matxarda moduan eraso zuten bi zutabeek lau urte geroago elkar topatu zuten.