Konstantin Rokossovski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantin Rokossovski
Маршал Советского Союза дважды Герой Советского Союза Константин Константинович Рокоссовский.jpg
SESBeko Sobiet Goreneko kide


Sobietar Batasuneko Defentsa ministro

Bizitza
Jaiotza Velikiye Luki (en) Itzuli eta Varsovia1896ko abenduaren 21a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Sovietar Errusia
 Polonia
Heriotza Mosku1968ko abuztuaren 3a (71 urte)
Hobiratze lekua Kremlingo harresiko nekropolia
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Leinua Q4396893 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa M.V. Frunze Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzak errusiera
poloniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ofizierra
Jasotako sariak
Kidetza Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
Zerbitzu militarra
Adar militarra Imperial Russian Army (en) Itzuli
Armada Gorria
Gradua Sobietar Batasuneko mariskala
Poloniako marexala
Komdiv (en) Itzuli
maior jeneral
teniente jeneral
colonel general (en) Itzuli
General of the army (en) Itzuli
Gefreiter (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Sino-Soviet conflict (en) Itzuli
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Poloniako Langileen Alderdi Batua

Find a Grave: 11463638 Edit the value on Wikidata
Rokossovsky 2.jpg

Konstantin Konstantinovitx (Ksaverievitx) Rokossovski (polonieraz: Konstanty Ksawerowicz Rokossowski; errusieraz: Константи́н Константи́нович (Ксаве́рьевич) Рокоссо́вский); 1896ko abenduaren 21agreg./abenduaren 9ajul. - 1968ko abuztuaren 3a) Sobietar Batasuneko militarra eta Poloniako defentsa ministroa izan zen. Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuneko komandante ospetsuenetarikoa izan zen, batez ere Bagration Operazioaren ondoren.

Hurrengo neguan Don ibaiaren inguruko osteen buruzagi zen eta Stalingradeko hiria setiatu zuten 22 dibisio alemaniarrak suntsitzeko berebiziko erasoa gidatu zuen eta gerraren nondik norakoa erabat aldatu zuen. 1944an mariskal egin zuten eta Errusiako lehen eta bigarren fronteen zuzendari izan zen. Zenbait erasoren ondoren Varsoviatik 60 km-ra iritsi zen, eta Ekialdeko Prusia, Pomerania eta Danzig eta Stettingo eremu batzuk askatu zituen. Poloniako mariskala zen eta Poloniako hiritar egin zen 1949an. Defentsa ministro eta gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten. Poloniako ministro-kontseiluko lehendakari zen 1952an eta Varsoviako Ituneko gudarosteko komandante nagusia 1955ean. Gomulkak Poloniako aginpidea eskuratu zuenean Sobietar Batasunera itzuli zen eta Defentsa ministrorde (1958) eta Defentsarako ministerioko ikuskatzaile nagusi (1962) izendatu zuten.