Zubieta (auzoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako eta Usurbilgo auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubieta».
Zubieta
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

San Sebastian Zubieta.jpg

Zubieta auzoko etxeak.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 16′ 20″ N, 2° 01′ 58″ W / 43.2722°N,2.03278°W / 43.2722; -2.03278Koordenatuak: 43° 16′ 20″ N, 2° 01′ 58″ W / 43.2722°N,2.03278°W / 43.2722; -2.03278
Zubieta hemen kokatua: Euskal Herria
Zubieta
Zubieta
Zubieta hemen kokatua: Gipuzkoa
Zubieta
Zubieta
Zubieta (auzoa) hemen kokatua: Donostia
Zubieta (auzoa)
Zubieta (auzoa)
Zubieta (auzoa) (Donostia)
Altuera 24 m
Azalera 4,5 km²

Zubieta Gipuzkoako Donostia eta Usurbil udalerriek partekatzen duten auzoa da, Gipuzkoaren ipar-ekialdean kokatua.

Irisasi mendiaren adar bat ekialderantz luzatzen da, Zubietan sartuz: Zubietamendi deritzo adar horri, eta gainik altuenak Txaldatxur du izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina-antzinatik gizakiarentzat bizileku egokia izan da Zubieta; horren erakusgarri ditugu Zubietamendin dirauten arrasto megalitiko ugariak.

Antzina auzotarren komunitateak (lehen dokumentua 1495ekoa) izan zuen nagusitasuna. Bere eginbeharra zen bideak, mendietako ondasunak, erriberako lurrak eta maiztergoan utzitako etxeak zaintzea; legez komunitatea deuseztatzera behartua izan zen arte. Orduan biztanle batzuk Donostia eta beste batzuk Usurbilgo herritar egitea erabaki zuten. Zubietarrek lehendabizikoz 1499an parte hartu zuten Usurbilgo batzarretan.

1813. urtean Donostiako jauntxoak Zubietako Aizpurua baserrian elkartu ziren; eta bertan erabaki zuten armada ingeles eta portugaldarrak suntsitu eta erretako Donostia berreraikitzea. Badu etxe honek bileraren oroigarria bere pareta batean.

Berezko udalerria ere izan zuen zenbait urtez baina 1857ko erroldarako desagertu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun biztanleriaren artean herri giroa nabaria bada ere, ez dirudi gauzak horrela izan direnik beti. Elizak bi ate ditu, bata donostiarrentzat eta bestea usurbildarrentzat (eliza Usurbilgo San Salbatore parrokiaren menpekoa da).

Baserri ikusgarriak ditu, herri arkitekturaren adierazgarri: Berridi, Alamandegi, Aliri, Aizpurua baserria, Zuasti.... 1849an probintziako errotarik onenetakoa bezala aipatzen da Aizpuruako errota (egungo egur-zerra). Errebote plaza zoragarria du, Billabonakoarekin eta Oiartzungoarekin, Gipuzkoako bakarrak. Errebotea pilota joko berezia da eta uda aldian ikus daiteke.

Hego Euskal Herriko hipodromo bakarra bertan kokatua dago: Lasarteko hipodromoa, 1916an egin ziren lehen lasterketak.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta ahalmen urrikoa izan, alkatetza pedaneoa gorde du ia gaurdaino. 1970 urte bitartean "Alcaldía pedanea" izeneko batzordearen jarduera ona izan zen. Zubietak autonomia maila zuen, eta Usurbil eta Donostiako udalek beren ordezkariak zituzten batzorde horretan. Baina, 1975ean Franco hiltzearekin batera "Alcaldía pedanea"ren figura ere desagertu zen; Zubietari hainbat urtean autonomia eman zion batzordea ezerezean gelditu zen.

Hurrengo urteetan, ordea, Zubietak betidanik ezagutu izan duen erakunde horren pareko batzorderik ez zuen sortu. Zubietak azken 90 urteetan izandako autonomia bertan behera geratu zen.

1992an herri-batzarra sortzeko lehen pausoak eman ziren. Donostia eta Usurbilgo udalek zeresan handia izan zuten herri-batzarra izeneko organo hau sortzerakoan. 1987az geroztik, bi udalak harremanetan izan dira, eta hasiera batean desadostasunak nabarmenak izan ziren. 1992tik ia gaur arteko negoziaketek fruituak eman dituzte.

Donostiako udalak plan orokorra egiterakoan oztopoak ikusten zituen Zubietan. Lur batzuk bere udalerrikoak ziren, baina beste batzuk Usurbilgoak. Gainera, lur hauek ez zeuden denak batera, batzuetan Usurbil eta Donostiako lurrak tartekatu egiten ziren.

Hau horrela izanik eta Zubietak dituen etxebizitza premiei aurre egiteko eta, horrela, urbanizazio plan bat garatzeko, aurrebaldintza batzuk ezarri ziren: lur mugaketa egitea, hau da, lurrak banatzea; ordenazio urbanistikoa egitea eta, azkenik, Zubietak historikoki izan dituen administraziorako erakundea berreskuratzea, hau da, herri-batzarra osatzea.

Egun zubietarrek Zubietako Herri Batzarra dute, lur mugaketa ere egina dago eta urbanizazio plana ere onartuta dago. Urte amaieran obrak hastekoak dira. 96 etxebizitza dira egitekoak, beste hainbat ekipamendurekin batera. Zubietarrek herri bezala aurrera egiteko beharrezkoa zuten plana martxan berehala jartzekoa da, bertako herritarrek euren herrian bizi ahal izateko, kanpora joan ez daitezen eta herri-proiektua gauzatzen hasteko.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zubieta (auzoa)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia