Urrezko Egunsentia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urrezko Egunsentia (grezieraz: Λαϊκός Σύνδεσμος – Χρυσή Αυγή), Greziako eskuin-muturreko alderdi extremista da. Komunikabideek alderdi faxista eta neonazi moduan aurkezten dute askotan eta nahiz eta alderdiko ordezkariek hori gaitzetsi, ikur eta sinbologia nazia erabiltzen dute ekitaldi askotan.

2012ko maiatzean Grezian egindako hauteskundeetan lehen aldiz parlamentuan sartzea lortu zuten botoen %7 eta 21 eserleku eskuratuz[1]. Hilabete beranduago errepikatutako hauteskundeetan hiru eserleku galdu eta 18 lortu zuten.

Greziak bizi duen krisialdi ekonomiko eta politikoak eta gobernuari defizita murrizteko egitera behartutako murrizketek, herritarren haserrea piztu eta alderdi txikien onarpena areagotu dute, batez ere, Urrezko Egunsentiaren muturreko ideologia bezalako alderdiena.

Irailean egindako inkesta batek herritarren babesa hilabete batzuk lehenago eginiko hauteskundeetan baino are handiagoa zela erakutsi zuen, inkestan parte hartu zutenen %20 baino gehiago[2].

Emaitzak hauteskundeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziako parlamenturako hauteskundeak
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
2009ko Greziako hauteskundeak  %0,3 0 (300etik)
2012ko maiatzeko Greziako hauteskundeak  %7,0 21 (300etik)
2012ko ekaineko Greziako hauteskundeak  %6,9 18 (300etik)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.parties-and-elections.eu/greece.html Parties-and-elections webgunea
  2. http://www.guardian.co.uk/world/2012/sep/28/greek-police-victims-neo-nazi?CMP=twt_gu Greek police send crime victims to neo-Nazi 'protectors' The Guardian egunkariko albistea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urrezko Egunsentia Aldatu lotura Wikidatan


Politika Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.