Urumea pilotalekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urumea pilotalekua
[[Fitxategi:Urumeapilotalekua-1944.jpg|280px]]
Kokapena
Ramon Maria Lili pasealekua, Donostia
 Gipuzkoa
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1926
Eraistea 1969
Edukiera 980

Urumea pilotalekua Donostiako Ramon Maria Lili pasealekuan kokatutako pilotalekua izan zen. 1926ko uztailaren 17an inauguratu zen, eta lehenengo urteetan, 1935 arte, zesta-punta partidak egin ziren. Handik aurrera, erremontelariak aritu ziren bertan, Abrego I.a haien artean. 1940an berritu eta hurrengo urteko ekainaren 12an berriro inauguratu zuten[1], eta 1968 arte egon zen irekia. Honako neurriak zituen: luzera, 54,20 m; frontisaren zabalera, 12,45 m; kantxaren zabalera, 10,50 m. Jokalekuaren parean harmaila handia zuen, eta beste hiru solairu gehiago[2]. Denetara, 980 ikuslerendako tokia zuen.

Pilotalekua 1969an eraitsi ostean, orubean Rafael Moneo, Javier Marquet, Xabier Unzurrunzaga eta Luis Zulaikak diseinatutako Urumea eraikina egin zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sada, Javier: Frontones donostiarras El Diario Vasco, kirolzerbitzua.net
  2. Donostiako frontoi zaharrak Ingeba.org
  3. Rafael Moneo: Donostia acoge tres obras fundamentales de mi carrera Diariovasco.com