Jesus Abrego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abrego I.a
Abrego-salsamendi1944.jpg
Abrego, ezkerrean, eta Salsamendi III.a 1944an
Izen osoa: Jesus Abrego Narbarte
Jaiotza data: 1910eko martxoaren 7a
Jaioterria: Arroitz ( Nafarroa)
Heriotza data: 1997ko martxoaren 6a (86 urte)
Heriotza herria: Donostia ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Erretiratua
Postua: Aurrelaria
Debutatze data: 1924eko abenduaren 1a
Debutatze pilotalekua: Euskal Jai
Erretiratze data: 1951

Jesus Abrego Narbarte (Arroitz, 1910eko martxoaren 7a - Donostia, Gipuzkoa, 1997ko martxoaren 6a), pilota arloan Abrego I.a deituraz eta Arroizko magoa goitizenaz ezaguna, nafar erremontelaria izan zen. 1924an, 14 urte besterik ez zuela, profesional bilakatu zen, hain zen dohatsua erremonterako. 1944an buruz buruko txapelketa lortu zuen. 1930 eta 1940ko hamarkadetan erremontistarik hoberena izan zen, zenbaiten ustez historiako hoberena ere.[1] Partida gehienak Madrilgo Recoletos, Donostiako Urumea eta Iruñeko Euskal Jai pilotalekuetan jokatu zituen.

Haren anaiak Jose Maria —Abrego II.a—, eta Julio —Abrego III.a— ere erremontelariak izan ziren.

Buruz buruko txapelketaren finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1944 Abrego Salsamendi III.a Urumea[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La magia nació en Arróniz» Noticias de Navarra 2010/03/07.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Jesús Abrego Narvarte Auñamendi Eusko Entziklopedia

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]