Usoa Zumeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usoa Zumeta
Bizitza
JaiotzaDonostia1969ko urtarrilaren 17a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJose Luis Zumeta
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista
Genero artistikoaSerigrafia

Usoa Zumeta Sanz (Donostia, Gipuzkoa, 1969ko urtarrilaren 17a) serigrafia-egile usurbildarra da. Jose Luis Zumetaren eta beste hainbat artistaren lanen serigrafiak egin ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usoa Zumeta Donostian jaio zen, 1969ko urtarrilaren 17an. Usurbilen hazi zen, eta gaur egun ere han bizi da. Aita Jose Luis Zumeta margolari ezaguna zuen, eta ama, berriz, Nani Sanz dendari donostiar erretiratua. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hasiera batean ikus-entzunezkoetara eta pinturara jo bazuen ere, gero pinturarekin bakarrik jarraitzea erabaki zuen. Bigarren mailan zegoela, serigrafia-ikastaro bat egin zuen Artelekun, eta hori izan da, berak dioenez, serigrafian egin duen formakuntza bakarra.[1] Ikasle zela, aitak esan zion: “Serigrafia ikasten baduzu, nik lana emango dizut”.[1] Eta horrela ekin zion serigrafiagintzaren ibilbideari.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabizi aitaren lanak inprimatzen hasi zen,[1] eta, gerora, beste artista batzuen lanak ere serigrafiatu ditu: Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Blami, Juan Luis Goenaga, Judas Arrieta, Sistiaga, Miguel Balliache, Rafa Ruiz Balerdi, Koldobika Jauregi, Hugh McCarthy eta abar.[2][3] Batzuetan, berak egiten dizkie proposamenak margolariei eta eskultoreei, eta elkarrekin lan egiten dute.[1] Serigrafiak egiteko, eskuzko makinak erabiltzen ditu.[1] Aita-alabek Usurbilgo Txikierdi auzoan 2012an eraikitako egurrezko estudioan egiten dute lan, nork bere txokoan, horrek bien arteko elkarlana errazten duelarik.[1] Estudioaren goiko solairuan, erakusketak eta bestelako ekitaldiak egiten dituzte.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Usoa Zumeta. Elkarlanean. Hamabost artistaren artelan grafikoak bildu dituen erakusketa Donostiako Aiete kultur etxean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Elkarrizketa Noaua aldizkarian, 2015eko otsailaren 13an. (Noiz kontsultatua: 2017/07/20).
  2. .
  3. .
  4. Sarasola, Ainhoa. «Elkarlanaren geruzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]