Utopia (Tomas Moro)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Utopia
Isola di Utopia Moro.jpg
Utopia liburuaren 1516ko argitalpeneko irudia.
Datuak
Egilea Tomas Moro
Argitaratze-data 1516
Generoa Saiakera
Hizkuntza Latina
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
Ilustratzailea Ambrosius Holbein
ISBN 978-1-907727-28-3
OCLC 778323863
Euskaraz
Izenburua Utopia[1]
Itzultzailea Piarres Charritton
Argitaratze-data 1992-09-07
Bilduma Pentsamenduaren klasikoak
Orrialdeak 313
ISBN 84-88303-52-1

Utopia (izenburu osoa, latinez: De optimo reipublicae statu, deque nova insula Utopia) Tomas Mororen saiakera lana da, 1516an argitaratua. Liburu horretan, uharte ezezagun bat irudikatu zuen eta gizartearen antolaketa ideala eta utopiazkoa gauzatu zuen bertan. Liburuaren lehen partean garai hartako Ingalaterrako gizartea kritikatu zuen. Jabetza pribatuan ikusten zuen gaitz guztien iturburua eta arrazoiak gidatutako estatu kolektibista bat proposatu zuen. Bigarren partean, berriz, estatuaren eta gizartearen antolaketa ideala deskribatu zuen, berak irudikatu zuen uhartean gauzaturik baleude bezala. Piarres Charrittonek euskaratu zuen 1992an.

Egileak ohar batzuk eman zituen Utopiako errepublika geografian kokatzeko, eta ohar horiek irudimenezko bidaien literatura baten bultzatzaile izan ziren. Utopia hori, beraz, hiri-estatu paganoa eta komunista da, non arrazoiak gobernatzen dituen oso-osorik erakundeak eta politikagintza. Halako estatu baten ordenak eta duintasunak ikaragarrizko kontrastea sortzen zuen Europa kristauaren gobernu-sistemarekin, interes guztiz bereziek sakabanaturik eta aginpide eta ondasunen desirak harturik baitzegoen. Egoera hori agertu zuen Morok I. liburuan. Utopiaren deskribapena bidaiari misteriotsu baten ahoan ipini zuen, Raphael Hythloday, eta, era horretan, argudiatu ahal izan zuen egileak komunismoa dela bizitza publiko eta pribatuko berekoikeriaren irtenbide bakarra.

Idazlan honetan lantzen diren gaien artean, kriminologia, estatuak kontrolaturiko hezkuntza, erlijio-aniztasuna, dibortzioa, eutanasia eta emakumeen eskubideak daude. Liburuan erakutsi zituen jakituria, asmamen eta talentuak ospe handia eman zioten, eta humanista nagusien artean ipini zuten. Laster itzuli zuten Europako hizkuntza nagusietara, eta literatura-genero berri baten aitzindari egin zen, utopiazko eleberriena.

Utopia-n, gizakien arteko berdintasunaren alde egin zuen. Haren utopiaren ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Berdintasun ekonomikoa: Jabetza pribaturik ezak lehia desagerraraziko luke, eta lanaren fruituak denen artean elkarbanatu.
  • Diruaren desagerpena: Dirua debekaturik, laguntza, lan-trukea eta truke ekonomikoa lirateke ekonomiaren oinarria.
  • Egitura politiko demokratikoa: Ordezkari politikoak boto sekretuen bitartez aukeratuko lirateke, baina hautesleek "zin egin behar dute herritarrik egokiena aukeratuko dutela".
  • Gizarte-antolamenduaren oinarrizko instituzioa familia litzateke.
  • Guztizko planifikazioa: Arlo guztiak kontrolaturik lirateke: jatorduak, lanorduak, seme-alaben heziketa.
  • Hezkuntzaren bi oinarriak lanbide-heziketa eta gizarte-bizitzaren estimua lirateke.
  • Tolerantzia, elkarbizitzaren oinarrizko printzipio gisa: «nork bere sentimenduekin bat egiten duen erlijioa aukeratuko du».
« Azaldu dizuedan errepublika horri, aparta ez ezik, bakar ere baderitzot. Beraz, sobera merezi du izen hau: benetako Errepublika. Beste alde batzuetan ere izan dute hizpide gizarte osoaren ongia, baina beti sartu izan dute tartean norberaren onurak eragindako zerbait. Utopian, berriz, denon ongia baino ez da izan kontuan, eta ez norberaren interesak (...) Utopian, guztiona da dena.

Tomas Moro, Utopia

»

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Moro, Tomas, Utopia, Pentsamenduaren klasikoak, ehu.eus, http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/?f=105 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Utopia (Tomas Moro) Aldatu lotura Wikidatan