Uxue Apaolaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uxue Apaolaza

Bizitza
JaiotzaHernani1981eko apirilaren 20a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 745

Uxue Apaolaza Larrea (Hernani, Gipuzkoa, 1981eko apirilaren 20a - ) hernaniar euskara irakasle eta euskal idazlea da. Berria egunkarian, egunero lehenengo, astero gero, zutabegile izan da. 2022ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Euskarazko Literatura kategorian, Bihurguneko nasa (Susa, 2021) lanari esker.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara irakaslea da AEKn.[4] Kolumnista izan da Berria egunkarian, lehenbizi egunero, gero astero. Hainbat hamarkada daramatza idazten eta argitaratzen, baina ez du helburutzat idazle profesional bihurtzea. Harentzako literatura ez da lanbide bat. Ez du idazten saltzeko eta dirua irabazteko.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uxue Apaolaza, 2018

2005. urtean Umeek gezurra esaten dutenetik idatzi zuen, argitaratzeko asmorik gabe.[6] Gero, 2011n Mea culpa idatzi zuen. Eta beka bat eskatu ondoren, Bihurgune nasa sortzen hasi zen. Beka horri esker denbora bat eman zuen liburua prestatzen.[7]Lan horrekin 2022 Euskadi Literatura Saria lortu zuen Euskal Literatura kategorian.[8][9]

2021eko abuztuan, Galizian "Un verano en Galeusca: VilaWeb, Berria eta Nosotros Diario eta Belfastmedia" kontakizun laburra argitaratu zuen Nosotros Diario egunkariak.[10]

Bihurguneko nasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin bilduma da, titularretan agertzen ez diren maila ertaineko pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa. Ironiaz beteta protagonistak hauxek dira: prozesionariak, eskaleak, edozein kaptatzaileak, beldurren gatibu direnak, arrotz sentitzen direnak, bizirauleak ...[11][12]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un verán en Galeusca: Un Equipo[10]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko hainbat komunikabidetan parte hartu du, hala nola Berria egunkarian, Argia aldizkarian edo Ortzadar gehigarrian.

Itzulitako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • katalanera, Haurrek gezurrak esaten dituztenetik (Godall Ediciones 2018)
  • gaztelaniara, Haurrek gezurra esaten dutenetik (Godall Ediciones 2019)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskadi Literatura sariak, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat» EITB 2022-10-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  2. «Aizu! AEKren aldizkaria - Uxue Apaolaza: “Literatura ikasi egiten da, ez gara idazleak emakumeak garelako”» aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) Redondo, Maite. (2022-10-13). «Uxue Apaolaza, Leire Bilbao y Maite Mutuberria, premios Euskadi de Literatura» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  4. «Aizu! AEKren aldizkaria - Uxue Apaolaza: “Literatura ikasi egiten da, ez gara idazleak emakumeak garelako”» www.aizu.eus.
  5. Ferreira, Maialen. (2023-04-07). «Uxue Apaolaza: "Vestimos de Zara para parecer ricos y seguimos siendo clase obrera"» elDiario.es.
  6. «Uxue Apaolaza» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  7. Ferreira, Maialen. (2023-04-07). «Uxue Apaolaza: "Vestimos de Zara para parecer ricos y seguimos siendo clase obrera"» elDiario.es.
  8. «Euskadi Literatura sariak, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat» EITB 2022-10-13.
  9. «Aizu! AEKren aldizkaria - Uxue Apaolaza: “Literatura ikasi egiten da, ez gara idazleak emakumeak garelako”» aizu.eus.
  10. a b (Galizieraz) Diario, Nós. «Nós Diario - Xornal de intereses galegos» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  11. «Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"» EITB 2021-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  12. (Gaztelaniaz) Abajo, Teresa. (2022-10-13). ««En mi generación nos creímos lo de la clase media y el mundo es precario»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  13. Apaolaza, Uxue. (2005). Umeek gezurra esaten dutenetik. Erein ISBN 84-9746-287-4. PMC 433121319. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  14. Apaolaza, Uxue. (L.G. 2008). Frantzisko Xabierkoa iheslaria. Txertoa ISBN 978-84-7148-423-9. PMC 863179719. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  15. Apaolaza, Uxue. (D.L. 2011). Mea culpa. Elkar ISBN 978-84-9783-980-8. PMC 776316470. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  16. Arrese, Gorka. «Hamarkada batez Madrilen» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  17. (Gaztelaniaz) «bihurguneko nasa. Uxue Apaolaza. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  18. Sarasola, Ainhoa. ««Anekdota batean ia beti daude arnasa sakonagoko zerbait egiteko zuntzak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  19. «noticias - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  20. Sarasola, Ainhoa. «Literatur langintza aldarri» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  21. Biain, Aitor. «Apaolazak, Bilbaok eta Mutuberriak irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]