Edukira joan

Igartza beka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igartza Saria» orritik birbideratua)
Igartza beka
Motaliteratura sari
Indarraldi1998 - 
HerrialdeaEspainia

Igartza literatura sorkuntzarako beka literatura sari bat da, Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta egoitza Beasainen duen CAF multinazionalak 1998tik 2025 arte (28 urtez, alegia) urtero antolatua. Beasaingo (Gipuzkoa) Igartzako monumentu multzoari zor dio izena. 35 urtetik beherako idazle gazteei zuzendua, parte-hartzaileek gehienez bi liburu izan ditzakete argitaratuak. Igartza bekak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik, irabazleak aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasotzen baitu.

2025eko irailaren 23an, Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren testuinguruan, eta urte hartako beka eman gabe gelditu ondoren (saridunak ez baitzuen jaso nahi izan), Elkar argitaletxeak erabaki zuen bertan behera uztea Igartza beka.[1] Izan ere, CAFi leporatzen zaio konplize izaten ari dela Israel Palestinar Lurralde Okupatuetan egiten ari den kolonizazioan eta palestinarren aurka aplikatzen ari den apartheid politikan, CAF nazioarteko legediaren aurka israeldar kolonoentzat Zisjordanian eraikitzen ari den trenbidea dela eta.[2][3][4] Saioa Alkaiza Guallar izan zen 2025eko sariketako irabazlea, eta Katu ileak txandaletan eleberria idazteko 10.000 euroko diru laguntza bat eskuratzekoa zen. Irabazle izendatu eta egun gutxira, baina, irailaren 13an, idazleak uko egin zion beka jasotzeari, eta argudiatu zuen hark ez zuela genozidioaren «konplize» izan nahi. Honela erran zuen Alkaizak berria iragartzeko komunikatuan: «Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari diren genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko, uko egiten diot Igartza sariari». Zehazteke dago ea beka bertan behera uzteko erabakia behin betikoa den.[1]

Edizioa Urtea Idazlea Liburua Akzesita
I 1998 Julen Gabiria Connemara gure bihotzetan -
II 1999 Xabier Etxeberria Egun denak ez dira berdin Jasone Osoro (Korapiloak)
III 2000 Fernando Morillo Ortzadarra sutan -
IV 2001 Unai Elorriaga Van't Hoffen ilea -
V 2002 Julen Gabiria Han goitik itsasoa ikusten da -
VI 2003 Asel Luzarraga Karonte -
VII 2004 Karmele Jaio Amaren eskuak Peru Magdalena (Lile)
VIII 2005 Uxue Alberdi Aulki bat elurretan -
IX 2006 Jon Martin Ero -
X 2007 Katixa Agirre Habitat Irati Jimenez (Nora ez dakizun hori)
XI 2008 Eider Rodriguez Katu jendea -
XII 2009 Uxue Apaolaza Hiltzailea -
XIII 2010 Garazi Kamio Beste norbaiten zapatak -
XIV 2011 Goiatz Labandibar[5] Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak -
XV 2012 Danele Sarriugarte[6] Mamuak -
XVI 2013 Mikel Ayllon[7] Ez tiro egin anbulantziei -
XVII 2014 Unai Villena[8] Hauts haietatik -
XVIII 2015 Kattalin Miner[9] Kafe beteak -
XIX 2016 Ekaitz Goienetxea[10] Karramarroa trostan -
XX 2017 Miren Amuriza[11] Paperezko txoriak -
XXI 2018 Erika Elizari[12] Zendabalitz -
XXII 2019 Irati Goikoetxea[13] Herriak ez du barkatuko -
XXIII 2020 Maddi Ane Txoperena[14] Ez erran inori -
XXIV 2021 Olatz Mitxelena[15] Arrakalak -
XXV 2022 Lizar Begoña [16] Itzalkinak eguzkitan -
XXVI 2023 Irati Irizar [17] Ilargi-kutsadura -
XXVII 2024 Ane Garcia Lopez [18] Datorren udan ez gara hemen biziko -
XXVIII 2025 Saioa Alkaiza [19] Katu ileak txandaletan -

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Muxika Karrion, Iratxe. (2025-09-23). «Elkar argitaletxeak bertan beheiti utzi du Igartza beka» Berria (kontsulta data: 2025-09-23).
  2. (Gaztelaniaz) Revista. (2023-10-31). «La empresa española CAF colabora con la colonización israelí de territorio palestino» Ecologistas en Acción (kontsulta data: 2025-05-29).
  3. «Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko» Argia (kontsulta data: 2025-07-11).
  4. (Gaztelaniaz) «El tranvía de CAF en Jerusalén: próxima parada, apartheid» www.es.amnesty.org (kontsulta data: 2025-05-29).
  5. Igartza Monumentu Multzoa XIV. Igartza saria: "Geltokiak edo Helduta entzuteko abestiak" liburuaren aurkezpena - Igartza Monumentu Multzoa. (kontsulta data: 2017-09-09).
  6. Matxain, Kepa. «Danele Sarriugartek irabazi du Igartza saria, 'Mamuak' nobela proiektuarekin» Berria (kontsulta data: 2017-09-09).
  7. Taldea, elkar. (2013-09-12). «Mikel Ayllon XVI. Igartza Sariaren irabazlea - PostData» PostData (kontsulta data: 2017-09-09).
  8. Igartza Monumentu Multzoa UNAI VILLENA XVII. IGARTZA SARIAREN IRABAZLEA - Igartza Monumentu Multzoa. (kontsulta data: 2017-09-09).
  9. EiTB. Kattalin Minerrek irabazi du Igartza saria. (kontsulta data: 2017-09-09).
  10. Taldea, elkar. (2016-09-14). «Ekaitz Goienetxea XIX. Igartza Sariaren irabazlea - PostData» PostData (kontsulta data: 2017-09-09).
  11. Berria.eus. «Miren Amurizak irabazi du Igartza saria» Berria (kontsulta data: 2017-09-09).
  12. Berria.eus. «Barne turbulentziak» Berria (kontsulta data: 2018-09-13).
  13. Naiz.eus. «Irati Goikoetxeak irabazi du 2019ko Igartza Saria» Gara (kontsulta data: 2019-09-10).
  14. Taldea, elkar. (2020-09-10). «Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza saria - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2020-09-11).
  15. Naiz.eus. (2021-09-16). «Olatz Mitxelenak 'Arrakalak' proiektuarekin irabazi du Igartza Saria» Gara (kontsulta data: 2021-09-17).
  16. Imaz, Andoni. «Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria» Berria (kontsulta data: 2022-09-07).
  17. Vierbücher, A.. «Irati Irizar lazkaotarrak irabazi du 26. Igartza saria» Goierri hitza (kontsulta data: 2023-09-13).
  18. Vierbücher, A.. hitza Ane Zubeldia Magriña izan da Igartza literatur sariaren irabazlea. (kontsulta data: 2024-09-11).
  19. Muxika Karrion, Iratxe. (2025-09-10). «Saioa Alkaizak irabazi du Igartza saria» Berria (kontsulta data: 2025-09-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]