Edukira joan

Uzturre (mendia)

Koordenatuak: 43°09′19″N 2°02′46″W / 43.1553°N 2.0461°W / 43.1553; -2.0461
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uzturre
Datu orokorrak
Garaiera730 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′19″N 2°02′46″W / 43.1553°N 2.0461°W / 43.1553; -2.0461
MendikateaUzturre-Ipuliñoko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaTolosatik
MendikatMendikat

Uzturre mendia Gipuzkoan dago, Tolosaldean hain zuzen ere. Uzturrek 730 metroko garaiera du.

Uzturre mendia, igoeerako ibilbidean zehar nahiz gailurretik gozatu ahal daitekeen Tolosa udalerriaren paisaia ederrarengatik ospetsua da.

Uzturre eta Ipuliño arteko mendilerroak Leitzaran harana iparraldean eta Zelai ibaiaren harana hegoaldean bereizten ditu[1].

Gurutze zuri handia Tolosaren gainean badu ere ez da hori mendiaren tontorra, atzerago kokaturik baitago, gurutzetik bidexka bati jarraituz sasi eta zuhaitz artean[2]. Dena dela haranaren ikuspegi ederrena gurutzea kokaturik dagoen puntuan dago, malda bertikalak Tolosaraino jeisten baitira[1].

Izaskungo baseliza da igotzeko abiapuntua (290 metro). Pista zabal batetik igotzen da gailurrera eta aldapa nahiko handia du.

Uzturre mendiko gailurretik ikus daitekeen ikuspegia.

1928ko urtarrilaren 21ean Tolosan finkaturiko industriagizon norvegiar baten semea, Eduardo Enersen, Manuel Tolosarekin eta Fernando lasurtegirekin batera Uzturre igotzen saiatu ziren magal malkartsutik, esperientzia handirik gabe eta akipamendu egokirik gabe. 18 urteko norvegiarra 20 metrotako altueratik erori zen eta bertan hil zen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Urrutia, Javi. «Uzturre (730 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  2. «Uzturre | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa