VX (nerbio-gasa)
VX (nerbio-gasa) | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C11H26NO2PS |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | nitrogeno, sufre, fosforo eta karbono |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,00083 g/cm³ |
Fusio-puntua | −50 °C |
Irakite-puntua | 298 °C |
Masa molekularra | 267,142 Da |
Erabilera | |
Rola | chemical warfare agent (en) ![]() ![]() |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Eragin dezake | VX exposure (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | JJIUCEJQJXNMHV-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 50782-69-9 |
ChemSpider | 36386 |
PubChem | 39793 |
Gmelin | 136185 |
ChEMBL | CHEMBL483105 |
RTECS zenbakia | TB1090000 |
DSSTox zenbakia | TB1090000 |
MeSH | C009680 |
UNII | 9A4381183B |
VXa gizakiak sortutako gerra-arma kimikoa da, eta nerbio-agente gisa sailkatuta dago. Nerbio-agenteak ezagutzen diren gerrako agente kimiko toxikoenak eta eragin azkarrena dutenak dira.[1] 1991ko Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 687. ebazpenean suntsipen handiko arma izendatu zuten eta 1993an Arma Kimikoen Hitzarmenak bere ekoizpena eta biltegiratzea debekatu zituen.
VXak ez du ez usainik ez zaporerik, likido oliotsu eta koloregabea da, lurruntzeko denbora behar duena, eta lurrunkortasun baxuari eta biskositateari esker zona bati itsatsita mantentzen dena, arriskutsua izan daitekeena. Oso hilgarria da egoera likidoan, eta are hilgarriagoa gas-egoerara/aerosolera iristen bada. VXa ez dago modu naturalean ingurunean, artifizialki garatu zelako.
Gaur egun, agente neurotoxiko horren munduko erreserbak kimikoki markatu dira detektatzeko (trafiko terrorista saihesteko), NATOren erreserbetarako kolore urdina eta Varsoviako Ituneko herrialdeetarako kolore berdea izanik.
VX izena ez da izen kimiko bat, NATOk agente kimiko hori izendatzeko erabiltzen duen izen militar bat da; molekularen izen kimikoa O-etildiisopropilaminoetilmetilfosfonotiolato da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Gases Neurotóxicos: El arma química definitiva. .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luanda errorea in Modulu:Autoritate_kontrola at line 552:attempt to index field 'datavalue' (a nil value).
![]() |
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |