Valentin Pavlov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentin Pavlov
Valentin Pavlov, Prime Minister of the Soviet Union.jpg
Sobietar Batasuneko lehen ministro

1991ko urtarrilaren 14a - 1991ko abuztuaren 22a
Nikolai Ivanovitx Ryzhkov - Ivan Silayev (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMosku1937ko irailaren 27a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku2003ko martxoaren 30a (65 urte) (65 urte)
Hobiratze lekuaPyatnitskoye cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaFinance University under the Government of the Russian Federation (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Economics (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
State Committee on the State of Emergency (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Agrarian Party of Russia (en) Itzuli

Find a Grave: 7320806 Edit the value on Wikidata

Valentin Sergeievitx Pavlov (errusieraz: Валентин Сергеевич Павлов; Mosku, Errusia, 1937ko irailaren 27a - Mosku, Errusia, 2003ko martxoaren 30a) errusiar politikaria eta ekonomista izan zen. Moskuko Ekonomia Institutuan egin zituen ikasketak. Ekonomiari buruzko lan zientifikoak idatzi zituen, eta 1986an Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuneko (SESB) Finantzetako ministrorde izan zen. 1989an Finantza Ministerioaren ardura bere gain hartu zuen, Nikolai Ryzhkoven gobernupean. Oposizioak herrialdean zegoen finantza-kaos handiaren erantzule zuzena izatea leporatu zion.

1991ko urtarrilean, SESBeko sobiet gorenak lehen ministro hautatu zuen, Mikhail Gorbatxovek hala proposatuta. Pavlov erabat lehendakariaren mendean zegoen gobernu bateko buru izan zen, eta ahalmen handiak eman zizkion Gorbatxovi. Handik gutxira, Legebiltzarrak ontzat hartu zuen krisiari aurre egiteko prestatu zuen plangintza: zerga-gastuak gutxitzea, jabegoaren pribatizazio-prozesua laguntzea, industria txikien eta denden sorrera sustatzea. Halaber, atzerritar enpresen inbertsioen alde egin zuen. Lehendakariari esan gabe, baina Defentsako ministroaren, Barne-ministroaren eta KGBko lehendakariaren babesa zuela, bere ahalak handitzeko eskaria egin zion Legebiltzarrari. Larrialdi Egoerarako Estatu Batzordean parte hartu zuen, 1991ko abuztuan, Gorbatxoven aurkako estatu-kolpean. Kolpeak huts egin zuen, eta Gorbatxovek kargutik kendu zuen bera. Saldukeriaz akusatu zuten, eta kartzelan sartu. 1994ko otsailean atera zen kartzelatik, 1991ko kolpeagatik edota 1993ko matxinadengatik kartzelan zeuden guztiak bezala, Dumak (Legebiltzarreko Behe Ganberak) emandako amnistiari esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]