Valle Nevado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Valle Nevado
Valle Nevado 2008.jpg
Kokapena Andeak
Herrialdea Txile
Informazioa
Kota altuena 3.670
Alpinoa (km)
Nordikoa (km)
Guztira 37 (km)
Eski-pistak
Azul.png Urdinak 11
Rojo.png Gorriak 16
Negro.png Beltzak 5
Igogailuak
Teleaulkiak 4
Teleskiak 6
Elur artifiziala
Azalera 6
Harremanetarako
Posta elektronikoa info@vallenevado.com
Telefonoa (56-2) 477 7700
Faxa (56-2) 477 7736

Valle Nevado Txileko hiriburu den Txileko Santiagotik 46 kilometrora dagoen eski estazio bat da.

Valle Nevado, Txileko eski estaziorik berrienetako bat da. 1988an sortu zuten enpresaburu frantziarrek, Alpeetako eski estazioen patroia jarraituz, Cerro El Plomoren magalean, Santiagotik gertuko Andeen mendilerroan.

Eski estazio hau, eskiagarriak diren 9.000 hektareako azalerarekin, Latinoamerika eta Hego Hemisferioko handiena da, eta kontinenteko modernoenetakotzat hartua da. Azken urteetan, pistak zabaldu dira eta snow park eta halfpipe bat eraiki dira, estilo libreko eskia, eski jauziak, eski akrobatikoa eta snowboarda praktikatzeko. 2003tik, Valle Nevado, Snowboardeko Munduko Kopako probetako baten egoitza da. Heliskia ere praktika daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]