Fax

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samsung markako fax-makina bat

Faxa (faksimilearen laburdura) telekomunikazio-sistema da, telefonoaren bitartez fotokopiaren antzeko kopiak egiten dituena. Faxak egiteko, tresna elektronikoak zeinu grafikoak seinale elektriko bihurtzen ditu; seinale elektriko horiek telefonia-sarearen bidez konektatutako beste fax-tresna batera igortzen dira; han berriro zeinu grafiko bihurtzen dira, eta jatorrizkoaren faksimilea inprimatzen da[1].

Telekomunikazio-sistema honekin ekoizten den mezuari, testu-tipoari, faxa ere deitu ohi zaio.

Faxari laburtuz deitzen diogu, linea telefonikotik edozein distantziatik transmititu ahal diren dokumentuak eta grafikoak onartzen dituen sistema bati .

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telegrafoa 1840. urtean asmatu zenetik, beste metodo batzuk bilatu ziren komunikatzeko, baina ez zen izan 35 urte geroago, 1875. urtean , Bruselako Unibertsitatearen ingeniari bat, Claude Garcíak , sistema berri bat asmatu zuenean, Juanez –en inprimagailuarekin , 1749 , bertatik seinaleak bidali ahal ziren distantzia handi batetik. Lehenengo seinalea Bruselatik Washingtonera izan zen, eta bertan Ulysses S. Grant irakurri zuen :

« Here from the University of Brussels, today April 27, 1875, Mr. Grant will wish you a happy birthday. By the way has just patented the fax  »

Bidaltzeko eta jasotzeko sistemak eboluzionatu egin du, eta komunikazio teknologia berriak hedatu ditu . Internet adibidez, informazio iturri ezagunena da, eta bere laguntzarekin Faxa ez da desagertu .

Fax birtuala edo faxa internetik, fax normal batek egiten dituen funtzioetan oinarritzen da, linea telefoniko batetik, baina hau ordezkatu egiten du aparatu tradizionalak, plataforma web baten ordez, hau suposatzen du dokumentuak digitalizatzen direla.

Fax mota hauek abantaila handiak dituzte sistema tradizionalekin konparatuta:

  • Lehenengoa, ekologikoak direla eta paperaren kontsumoa murriztu egin delako eta tintaren beharra ez da beharrezkoa.
  • Bigarrena, eraginkorrak direla, dokumentu digitalak gestionatzen dituelako.
  • Hirugarrena, mugikorrak direla, eta edozein lekutatik fax bat bidali daitekeelako zure e-mailan sartuz gero edo zure telefono mugikorrean.
  • Laugarrena, ekonomikoak direla , zerbitzuen kostea %90a murrizten dutelako.

Gaur egun fax birtuala erabiltzeko aukera daukagu, zerbitzu hau bidali edo jasotzeko aukera ematen dizu, interneten bidez, fax makinarik erabili behar gabe.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fax bat funtsean irudi eskaner bat da, modem eta inprimagailu bat lotuta gauza zehatz bat egiteko. Eskanerra dokumentu originala irudi digital batean bihurtzen du; modema irudia bidaltzen du telefono lineatik ; eta beste aldean, modemak jasotzen eta bidaltzen dio inprimagailuari, eta honek dokumentu originalaren kopia bat egiten du.

Erabili ziren lehenengo faxak bakarrik eskaneatu egiten zuten zuriz eta beltzez , baina teknologiak berritzen joan zirenez gris kolorera pasatu ziren, gaur egun berriz hobeagoak dira. Urteekin ailegatu zen kolorezko eskanerra, hau irudiak grisak bidaltzen ditu oraindik, baina ordenagailu batera bidali daitezke eta bertan kolorez jarri.

Lehengo Faxak inprimagailu termikoak erabiltzen zituzten, hauek paper zehatz bat behar dute. Oso gutxi ziren orratz inprimagailuak erabiltzen zituzten makinak , eta gutxiago laser inprimagailuak . Honen ondorioz , inprimagailu berriak sortu ziren, tintako inprimagailuak, eta hauek boom handia izan zuten.

Bakarrik ordenagailu batzuk dituzte haien karkasa, hau da beharrezkoa dena fax batekin funtzionatzeko, hauek nabarmenak dira: Ericsson portable eta Canon Navigator.

Software emuladorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faxa/modema duen ordenagailu batek , eta beharrezko softwarea duena , faxaren mugimenduak emulatzeko kapaz izaten da .

Zenbait abantailak sistema hau erabilita :

  • Bidalitako dokumentuak edo jasotakoak disko gogorrean gorde daitezke.
  • Dokumentuak korreo elektronikotik bidali daitezke .
  • Papera aurreztu jasotako dokumentuak bakarrik inprimatu daitezke beharrezkoa bada.

Programa emuladore batzuk:

Fax motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faxa funtsezko elementua bihurtu zen enpresetan, baina arazoa izan zen bidali edo jasotzeko dokumentuak Ameriketatik eta Europaren artean , eta behar zen denbora jasotzeko. Orduan 4 talde antolatu ziren :

  1. 1974. urtean asmatu zen, eta UIT-T gomendazioan oinarritzen da. Fax mota hauek lau sei minututara behar izaten dituzte orrialde bakar bat transmititzeko. Fax mota hauek ez dira orain fabrikatzen.
  2. 1976. urtean asmatuta: UIT-T, T-3 gomendazioetan oinarritzen da. Fax hauek hiru minutu behar dituzte orrialde bakarra transmititzeko. Fax mota hauek ez dira fabrikatzen baina erabiltzen jarraitzen dituzte, kapaz direlako 3 taldekoekin komunikatzen.
  3. 1980. urtean asmatuta UIT-T eta T-4 gomendazioetan oinarritzen da. Fax hauek sei minututatik hamabost minututara behar dituzte orrialde bakar bat transmititzeko. Hainbat konbinazio ditu :
a) Horizontala : 100 linea ontza
Bertikala : 100 linea ontza
b) Horizontala : 200 edo 204 linea ontza
Bertikala :100 edo 98 linea ontza (standard)
Bertikala :200 edo 196 ontza (fine)
Bertikala :400 edo 391 linea ontza (superfine)
c) Horizontala : 300linea ontza
Bertikala : 300 linea ontza
d) Horizontala : 400 edo 408 linea ontza
Bertikala : 400 edo 391 linea ontza
4. 1984. urtean asmatu zen , UIT-T eta T.563, T.503 , T.521 , T.6, T.62, T.70 , T.72, T.411 eta T.417. Kapaz da jasotzeko 2 edo 3 taldeko faxak . baina konexioa sare digital edo analogiko batetik izan behar da.

GSM telefono mugikorrak, kapaz dira, faxak bidaltzeko eta jasotzeko. PCMCIA txartel bat behar dute, ordenagailuarekin komunikatzeko, baina badaude ordenagailuaren laguntza barik bere kabuz fax jaso daitekeen oraingo mugikorrak. Komunikazioa distantzia luzetik erabiltzeko, internet erabiltzen da datuak transmititzeko ere. Hartzailea internet konexioa ez badu, makina bat, telefono sareari lotuta dagoena, informazioa transmititzen duena da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran faxa , bakarrik erabiltzen zen kazetaritzan , baina bere balioagatik modernizatu egin zen eta negozioetan erabiltzen hasi zen. Faxa denetariko argazki motak bidaltzeko edo jasotzeko erabiltzen zen . Geroago teknologia berriak lotzen joan dira , disko gogorra adibidez.

Japonia teknologia honen erabiltzaile nagusiena izan zen. Faxa lortu du teknologia gaur egungo komunikazioekin lotzea, baina gehienek errua botatzen diote faxari , teknologia digitala gutxiegi aurreratu delako eta.

Faxaren arrakastaren ondoren, oraindik geratzen da denbora gehiegi paperik gabeko bulego deritzonan parte hartzeko.

Faxa gaurkotasunean gutxiagotzen hari da, zeren eta internet eta e- mailak ohikoagoak eta azkarragoak direlako. Badira oraindik konpainiak fax zerbitzuak dituztenak. Osasun arloan erabiltzen da gehien bat oraindik , (espedienteak paperean eduki ahal izateko ). Aseguruetan eta finantzetan (presupuestoak bidaltzeko edo jasotzeko , fakturak , eta abar)

Faxak balore legala du. Adibidez Espainian Correos delakoa , fax zerbitzuak eskaintzen ditu eta burofax direnak ere , horregatik erabiltzen dira kontratuetan zeren eta , ckackeable ez direlako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fax Aldatu lotura Wikidatan