Venera 10

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venera 10
Historia
Espazio jaurtiketa 1975eko ekainaren 14a
KudeatzaileaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Honen parteVenera Programa eta Venera 9 & 10 (en) Itzuli

Venera 10, Sobietar Batasunak, Venera Programaren barnean, 1975eko ekainak 14an jaurti zuen espazio zunda bat da. Orbitatzaile eta lurreratze modulu edo lander batez osatua zegoen, azken hau, orbitatzailetik, 1975eko urriak 23an banandu zelarik, eguzkiaren zenitetik gertu Artizar planetaren lurrazalean. Fluido zirkulazio sistema bat erabili zen beroa banatzeko. Planetan sartu aurreko aurre hozte sistema honek, ontziaren lana ahalbidetu zuen lurreratu ondorengo 53 minutuetan. Ontzia, 15º 42' ipar latitudean eta 291,51º eki longitudean lurreratu zen, Venera 9 ontzia lurreratu zen tokitik 2200 kilometro ingurura.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venera 10 ontzia lurreratu zen gunearen aireko argazkia

Hasierako emaitzak, honako hauek izan ziren:

  • A 30 eta 40 kilometro arteko zabalera eta 30 eta 35 kilometro arteko altuera duten lainoak
  • B Osagai atmosferikoen artean, HCL, HF, Br eta I zeuden
  • D Azaleran, presio atmosferikoa, Lurreko 90 atmosferen baliokidea zen
  • E Azalerako tenperatura 485 °Ckoa zen
  • F Argi maila, udako egun lainatu batetakoaren antzerakoa
  • G Argazkietan itzalak ikusi ziren, airean, itxuraz, ez dago hautsik eta higatu gabeko 30 eta 40 zentimetro arteko harkaitz ezberdinak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]