Edukira joan

Venus eta Erromaren tenplua

Koordenatuak: 41°53′27″N 12°29′23″E / 41.89083°N 12.48972°E / 41.89083; 12.48972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Venus eta Erromaren tenplua
Venus eta Erromaren tenplua

Venus eta Erromaren tenplua (latinez Templum Veneris et Romae), Erromatar foroaren ekialdeko muturrean dago, Erromako Koliseoa dagoen tokitik gertu. Erromako tenplurik handienetako bat zen eta Venus eta Erroma jainkoen omenezkoa zen.

Hadriano enperadoreak eraikiarazi zuen, tenplu honen eraikuntza, 121ean hasi zuena. Hamalau urte beranduago inauguratu zen, 135ean, baina 141 arte ez zen amaitu, Antonino Pioren erregealdian.

Hadrianok, Neronen Domus Aurearen hondakinen gainean eraiki zuen, eta Neronen Kolosoa mugitu behar izan zen, Koliseoaren ondoan jarri zena, bere izena, estatua honengandik jasotzen duena. Hadrianoren arkitektorik gogokoena zen Apolodoro Damaskokoa, tenplu honetako estatuen tamainaz trufatu zen, eta honek, enperadorea haserrarazi zuen, lehenik erbesteratzea eta, ondoren, exekutatzea agindu zuena.

307an sute bat jasan zuen, eta Maxentzioren aginduz zaharberritu zen. Zaharberritze honek, jatorrizko diseinua aldatu zuen, exedraeak, horma hobi erdizirkularrak, sartuz cella bakoitzaren atzealdean, eta, lurra, haitzurdin polikromatuz zolatuz. Beste zaharberritze bat ere jasan zuen, Flavio Eugenioren garaian, 392 eta 394 bitartean.

Sute batek suntsitu zuen IX. mendearen hasieran, eta eliza batean bihurtu zuten, Santa Maria Nova, Leon IV.aren agintaldian, 850. urtean. 1615ean, beste zaharberritze bat jasan zuen, eta Santa Francesca Romana deitzera pasa zen.

Tamaina handikoa zen, 145 metroko luzera eta 100eko zabalera zuelarik. Tenplua, bi cella nagusiz osatua zegoen. Batak, Venusen estatua zuen, eta, besteak, Erromarena. Cellak, simetrikoki jarriak zeuden, Erromaren estatua zuena, mendebalderantz begira, eta, Venusena zuena, ekialdera. Cella bakoitzaren sarreran, lau zutabe zeuden.

Ekialdeko eta mendebaldeko zatiek, hamar zutabe zituzten (dekastiloa), eta, iparraldeko eta hegoaldeko zatiek, berriz, zortzi, horietako bakoitzak, 1,8 metroko altuera zuelarik, eta korintiar ordenakoak ziren.

Hadrianok, jainkosetako bakoitza izendatuz idazkun batzuk sartu zituen, non "maitasuna" hitza nabarmentzen den, Venus, maitasunaren jainkosa baita.

Gaur egun, egoera onean kontserbatzen da, eraikinaren zati bat kontserbatzen delarik.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
41°53′27″N 12°29′23″E / 41.89083°N 12.48972°E / 41.89083; 12.48972