Apolodoro Damaskokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Apolodoro Damaskokoa
Apollodorus of Damascus, Greek Architect and Engineer. Pic 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Damasko50
Herrialdea Antzinako Erroma
 Siria
Heriotza Erroma130 (79/80 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, idazlea, ingeniaria eta hirigilea
Lantokia(k) Erroma
Lan nabarmenak Trajanoren Zubia
Artikulu hau arkitektoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apolodoro».

Apolodoro Damaskokoa[1] (antzinako grezieraz: Ἀπολλόδωρος; latinez: Apollodorus Damascenus; Damasko 60 (gutxi gora-behera)- 130), Antzinako Erromako arkitekto bat izan zen, "Damaskoarra" ezizenez ezaguna. Garai hartan erromatar enperadorea zen Hadrianoren aginduz zigortu eta hila izan zen, honek arkitekturagatik zuen grina kritikatzeagatik.

Erromako arkitektorik handienetako bat izan zen, greziar eragin argiarekin. Trajano enperadorearen zerbitzura egon zen lan monumentalak diseinatu eta eraikitzen, Danubio ibaiaren gaineko zubia 104an, Erromako Kirinaleko azokak, Trajanoren Termak eta Trajanoren Foro bikaina, honen barnean, Ulpia Basilika eta Trajanoren Azoka daudelarik, eraikin garrantzitsuenen artean, portu, garaipen arku eta beste lan publiko batzuez gain.

Bere lanik ezagunenetako bat, Trajanoren zutabe ikusgarria da, 40 metroko garaiera eta 4 metroko diametroa duen egitura, erabat tailatua, Trajanok daziarren aurka lortutako garaipenaren historia kontatzen duena. Zutabea, 113an inauguratu zen. Haitzurdinez egina, tontorrean, Trajanoren burdinazko estatua bat zegoen. Batzuk, Erromaren ikur zen arrano bat zela diote, baina, gaur egun, San Petriren estatua bat erakusten du.

Ematen zaizkio, baita ere, Agriparen Panteoia (125-128), egundaino, bere jatorrizko itxurarekin mantendu den Antzinako Erromako eraikin urrietako bat, eta Trajanoren Zubia, Danubio ibaia zeharkatzen zuena eta, honetaz, hondakinen batzuk kontserbatzen direlarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apolodoro Damaskokoa Aldatu lotura Wikidatan