Vero Ibaiko Parke Kulturala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vero Ibaiko Parke Kulturala
Kokalekua, Espainia
Webguneahttp://parqueculturalriovero.com/es

Vero Ibaiko Parke Kulturala (gaztelaniaz: Parque cultural del río Vero) Espainiako Huesca probintzian dago, Erdialdeko Pirinioetan, Guarako mendilerroan eta Somontano artean. Iparraldeko aldea Guarako Mendilerroa eta Arroilen Natura Parkean dago eta hegoaldekoa Ebroko haranaren trantsizioan. 245,5 km² ditu eta 18.000 biztanle. Ondare aberatsa du. Parke Kulturalaren izendapena 2001ean eman zitzaion.[1]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vero ibaiaren inguruan dauden herriak daude parke kulturalaren barruan:[2]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chimiachasko oreina.

Parkeko alde ezagunena bertan gordetzen den labar artea eta trikuharriak dira. Vero ibaiaren oso inguru txikian 60 arte-babesleku baino gehiago daude, 1998an Unescok Gizateriaren ondarea izendatu duen Mediterraneo itsasoko labar-artearen barruan.[3]

Gehien aurki daitekeen arte mota Neolito garaiko Arte eskematiko iberiarraren aztarnak dira, %85a. Margo hauek nekazal eta artzain gizarte sedentarioen arte barruan kokatu behar da. Badira ere Mesolito garaiko labar artearen adibideak baina kantitate txikiagoan, %15a. Hauek dira Mediterraneo itsasoko labar-artearen barruan kokatu diren margolanak. Lan hauek herri ehiztarien eta biltzaileen dira propioak. Azkenik, gordetzen diren %1a Goi Paleolitoan bizi ziren ehiztariek egindako lanak dira.

Colungo herrian labar artearen interpretazio zentro bat dago.

Etnografia ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzain-txabola Lecinan.

Inguruan artzaien eta antzinako eraikinak gorde dira: artzain-txabolak, errotak, etxe-zaharrak...

Izadi ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruaren, dagoen populazio txikiari esker, Pirinioetako fauna eta flora aberatsa ikus daiteke. Parke kulturalaren zati bat Guarako Mendilerroa eta Arroilen Natura Parkean dago, bestetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]