Mediterraneo itsasoko labar-artea
Iberiar Penintsulako Mediterranear arroko labar-artea1![]() | |
![]() Mediterraneoko labar-arteari dagokion zonaldea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii |
Erreferentzia | 874 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |

Mediterraneo itsasoko labar-artea 1998 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen arkeologia multzoa da. Espainiako ekialdeko hainbat arkeologia guneez osatzen da eta Europan mota honetako gune gehien dagoen tokia da.
Iberiar penintsulan, bi multzotan sailkatzen den labar artea garatzen da: Espainia ekialdean irudi naturalak dituen taldea Ekialdeko labar artea izena eman izan zaio, eta gero agertu ziren irudi eskematikoen multzoari, arte eskematikoa. Gaur egun, arte berdinaren bi une direla uste da, eskematikoa, irudi naturalistaren garapena izanik. Hori dela eta, Iberiar penintsulako Paleolito ondorengo artea izendapenaren pean jaso dira, eta bakoitza fazies bat dela ulertzen da: Levanteko faziesa eta fazies eskematikoa. Levanteko faziesaren aurretik argi definituta ez dagoen momentu batean, irudi makroeskematikoak agertzen dira labar pinturetan eta , koba batzuetan, horietako irudi batzuk, lehen Neolitoko zeramikazko ontzietan agertzen dira.[1]
Izena, Mediterraneoko arroari zor dio, aztarnategi gehienak itsasotik gertu daudelako, Valentziako Erkidegoan eta Katalunian. Hala ere, beste asko barnealdean daude, Aragoin eta Gaztela-Mantxan, esaterako.
Iberiar Penintsulako arku mediterraneoko labar-artea kultura-adierazpen paregabea da, Paleolito ondoko historiaurreko gizarte baten adierazgarri. Penintsulako ekialdeko mendilerroetan eta paisaia menditsuetan bizi izan zen, Huescako Pirinionaurrea eta hego-ekialdeko mendilerroen artean, eta Kataluniako, Andaluziako, Murtziako, Valentziako, Aragoiko eta Gaztela-Mantxako autonomia-erkidegoetako eremu zabalak hartu zituen. Ggizadiaren bilakaera kulturalaren funtsezko garai bateko eguneroko bizitzako irudi bikainak erakusten dizkigu: Epipaleolitoa eta Neolitoa, K.a. 10.000-3.500 bitartean, klima egonkortu eta gaur egungo aro geologikoa hasten den garaia.
Multzoa 750 leku baino gehiagok osatzen dute,[2] harpe harritsuetan edo itsaslabarretan, zeinu eta irudi figuratiboak agertzen direlarik, marra geometriko soiletatik hasi eta ehiza-, biltze-, dantza- edo gerra-konposizioetan animaliak eta gizakiak irudikatzen dituzten eszenetaraino. Eztia biltzea, arkularien borrokak eta antzeko jarduerak erakusten dituzte, baita hileta, magia edo xamanismo erritualak eta giza taldeen eguneroko eszenak ere, janzkerari eta portaera sozialari buruzko funtsezko datuak ematen dizkigutenak. Historiaurreko Europako lehen eszenak dira, eta balio handiko dokumentu sozio-ekonomiko bihurtzen dituzte. Irudikapen gehienak kareharrizko hormetan eginak dira, eta kolore nagusiak gorria, beltza eta zuria dira.[3]
Eztabaidatzen da noiz hasi zen, baina noiz amaitu zen argiago dago,

Arkeologia multzoen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkeologia multzo edo gune horiek 16 probintzia eta 6 autonomia erkidegotan banatzen dira:
- Valentziako Erkidegoa: 301 toki.
- Alacanteko probintzia: 130 toki.
- Castellóko probintzia: 102 toki.
- Valentziako probintzia: 69 toki.
- Aragoi: 132 toki.
- Teruelgo probintzia: 67 toki.
- Huescako probintzia: 47 toki.
- Zaragozako probintzia: 18 toki.
- Gaztela-Mantxa: 93 toki.
- Albaceteko probintzia: 79 toki.
- Cuencako probintzia: 12 toki.
- Guadalajarako probintzia: 2 toki.
- Murtzia: 72 toki.
- Andaluzia: 69 toki.
- Jaéngo probintzia: 42 toki.
- Almeríako probintzia: 25 toki.
- Granadako probintzia: 2 toki.
- Katalunia: 60 toki.
- Tarragonako probintzia: 39 toki.
- Lleidako probintzia: 16 toki.
- Bartzelonako probintzia: 5 toki.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Muñoz Ibáñez, Francisco Javier (koord). (2021). Prehistoria II. Las sociedades metalúrgicas. ditorial Universitaria Ramón Areces, 163-165 or. ISBN 9788499613833..
- ↑ (Gaztelaniaz) Rupestre. Los primeros santuarios. Guía didáctica. Museo Arqueológico de Alicante (MARQ.) ISBN 9788409035694..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arte Rupestre del Arco Mediterráneo de la Península Ibérica» www.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-03-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UNESCO
- «Arte Rupestre Levantino: ¡Descubre sus secretos». Fundación Palarq
- Portal Corpus de Pintura Rupestre Levantina (CPRL)
- DEArq. Infraestructura de Datos Espaciales de Investigación Arqueológica