Vicente Rodríguez de Arellano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vicente Rodríguez de Arellano
Bizitza
Jaiotza Cadreitac.1750
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Madrilc.1815
Hezkuntza
Heziketa Universidad Sertoriana de Huesca Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta kazetaria

Vicente Rodríguez de Arellano y del Arco (Cadreita, Nafarroa, c.1750 - Madril, c.1815), antzerkigile eta poeta nafarra, gaztelaniaz idatzi zuen bere obra guztia. Beste izengoitien artean hauek erabili zituen: Alberto de los Ríos, Gil Lorenzo de Arozar eta Silvio del Arga.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle nafar honi buruzko oso informazio gutxi dugu.[2] Bere aita Vicente Rodríguez de Arellano y de los Ríos izan zen, Argako Jesusen Lagundiaren ikastetxean ikasi zuen lehendabizi eta, ondoren, Huescako Unibertsitatean legeen batxilergoa egin zuen. Hasieran, abokatu gisa Iruñean lan egin zuen baina laster Madrilera joan zen. Madrilen Real Seminario de Nobles zelakoan oposaketak egiten saiatu zen, arrakasta izan gabe. Errege Liburutegian idazlari bezala ere aurkitzen dugu baina 1809an baxa eman zitzaion, antza, lanpostura ez joateagatik. Frantsesen aurkako Iberiar Penintsulako Gerran hartu zuen parte, Nafarroako bolondresen kapitaina izanik. Palma de Mallorcan instalatu zen ondoren. Absolutismoaren defendatzaile sutsua, Fernando VII.aen itzuleran, bere inguruko pertsona izan zen.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodríguez de Arellano idazle bezala ezaguna izan zen. Posbarroko eta Erromantizismo[3] artean kokatuta, batez ere prentsako poeta eta antzerkigile bezala ospetsua izan zen. Hala ere, XIX. mendeko literatura kritikak mespretxuz baloratu zuen. Poesia barruan mota askotako lanak egin zituen: anakreontikak, odak, poema satirikoak, alegiak, sonetoak, epigramak, bertsoz idatzitako ipuinak, erromantzeak, gorteko poemak... Bereziki ezagunak Poesías varias (1806) liburua da (bertan "El valor navarro" poema irakur daiteke), eta "Memorial que en estilo burlesco compuso" poema autobiografikoa izan ziren.

Antzerkirako ere mota askotako lanak prestatu zituen: komediak, dramak, tragediak, melodramak... Opera munduan ere saiatu zen: El inquilino, Violet Serwinen obraren itzulpena, El matrimonio de Fígaro Wolfgang Amadeus Mozarten musikarekin (1802), prestatu zituen. Antzerki klasikoaren antzezlanak ere moldatu zituen, esaterako, Lope de Vegaren Lo cierto por lo dudoso (1803) lana; moldaketa horietan bere bertsoak ere tartekatzen zituen.[4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Memorial de estilo burlesco, Poesías varias (1806).
  • Navarra festiva en la proclamación de Carlos IV (Iruñea, 1779)

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El atolondrado (Iruñea, 1778, ekintza bakarreko antzezlana).
  • A padre malo buen hijo (1791)
  • Las tres sultanas o Solimán II (1793)
  • Marco Antonio y Cleopatra
  • La muerte de Héctor (1798)
  • El esplín (Barcelona, 1798)
  • Cecilia y Dorsan (Madrid, 1800)
  • El pintor fingido (1800)
  • La dama labradora (Madrid, 1801)
  • La Fulgencia o los dos maniáticos (1801)
  • Augusto y Teodoro o los Pajes de Federico II (1802)
  • Lo cierto por lo dudoso, o La muger firme Lope de Vegaren konponketa (1803, reimpresa en 1825)
  • El Duque de Pentiebre (1803)
  • El celoso don Lesmes (s. a.) komedia berria hiru ekintzetan.
  • La mujer de dos maridos (1805)
  • El Domingo o el Cochero (1810), monologoa.
  • Las tardes de la Granja, o las lecciones del Padre (1811)
  • La Atenea (s. a.), ekintza bakarreko antzezlana
  • Armida y Reinaldo (s. a.)
  • La lealtad, o la justa desobediencia, komedia.
  • Palmis y Oronte: comedia en tres actos
  • Dido abandonada
  • La reconciliación, o los dos hermanos (1800)
  • La Parmenia
  • La dama labradora
  • Clementina y Desormés
  • La noche de Troya
  • Jerusalén conquistada por Godofredo de Bouillon
  • Solimán II
  • El sitio de Toro
  • El duque de Pontièvre
  • El padre malo, o buen hijo
  • La ópera cómica
  • El marinerito

Batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Decamerón español, o colección de varios hechos históricos raros y divertidos (Gomez Fuentenebro y compañía, 1805, 3 liburuki.)
  • Compendio de la historia del antiguo y nuevo Testamento... (1807)
  • Extremos de lealtad y valor heroico navarro (1789)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]