Cadreita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cadreita

 Nafarroa Garaia
Cadreitako bandera

Cadreitako armarria

Izen ofiziala Cadreita
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Arga-Aragoiko Erribera
Alkatea Berta Pejenaute Prat
(UPN)
Herritarra cadreitar
Koordenatuak 42°13′16″N 1°41′3″W / 42.22111°N 1.68417°W / 42.22111; -1.68417Koordenatuak: 42°13′16″N 1°41′3″W / 42.22111°N 1.68417°W / 42.22111; -1.68417

Cadreitamapa.PNG

Eremua 27,19 km2
Garaiera 289 m
Distantzia 76 km Iruñera
Posta kodea 31515
Biztanleria 2.106 bizt. (2012)
Dentsitatea 77,45 bizt./km²
www.cadreita.es http://www.cadreita.es/es/presentacion.php www.cadreita.es

Cadreita[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberan kokatutakoa. Tuterako merindadeko herri honek 2.106 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 75,5 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen iparraldean. Herria Milagro eta San Adrian elkartzen dituen N-134 errepidearen ondoan kokatzen da. Los Abetos abipuntutzat harturik N-121 errepidetik bi kilometrora dago, A-15 autobidetik kilometro batera, N-232 errepidea Alfaron hartuta hamar kilometrora eta AP-68 autobidetik kilometro batera.

Cadreitak Alesbesekin egiten du muga iparraldean, Valtierrarekin ekialdean, Milagrorekin mendebaldean, eta Errioxako Alfarorekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cadreitako klima mediterraneo kontinentala da, udaberri eta udazken leunekin eta negu hotz eta uda beroekin. Urteroko tenperaturak 35 °C eta -5 °C inguruetan mugitzen dira, batez besteko tenperatura 14 °C dela. Ohiko haizeak zierzoa eta hegoaldeko haizeak dira, bata hotza eta bestea beroa. Prezipitazioei dagokienez, urriak dira Nafarroako gainontzeko guneekin alderatuta, baina Erriberako beste herriek jasotzen duten euriaren antzera, 500mm.

Jatorrizko landaredia eta basoak ia erabat galdu da, eta, gaur egun, Ebro ibaiaren ondoko zuhaixkak eta birlandatutako zuhaitzak baino ez daude.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 267 eta 269 metrora, Espainiako Meteorologia Agentziako eta Nafarroako gobernuaren estazio meteorologiko bana dago. Estazioak berez Alfaroko udalerriaren lurretan egon arren, Cadreitako estaziotzat hartzen dira beti[2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cadreita Antso erregeak 1084. urtean musulmanei konkistaturiko herrietako bat da. 1094ean Pontze Tomeras santuaren monasterioari utzi zion herria eta bertan zegoen gaztelua dohaintza moduan. Garai hartakoa da Cadreitako herriaren izena agertzen den lehen dokumentua. Erdi Aroan zehar petxa ordaintzen zuen jaurerria izan zen, eta herriak hainbat jabe izan zituen.

XIII. mendearen amaieran bi eliza zeuden herrian, San Migel eta San Salbadorren omenezkoak. Juana erregina, Carlos II.aren emazteak, zergak ordaintzeko derrigortasunetik askatu zituen herritarrak, erregeak Cadreitan zituen lurrak lantzearen ordez. Carlos III.a erregeak herriko gaztelua bere iloba Carlosi 1423an utzi arren, azkenik, Juan Lilak gaztelua Jaime Diaz Auzxi saldu zion 1446an. Gaztelako erresumako mugatik gertu egonda, Cadreitak kalte handiak jasan zituen Gaztelaren aurkako gerra hastean, eta 1348ko Izurrite Beltzak ere biztanleria asko gutxitu zuen.

1745ean Alburquerqueko dukea zen Cadreitako jabea, eta erregeak Cadreitako markesaren titulua eman zion jabetza hori berresteko. Herriko jabea izateaz gain, alkate nagusia, tenientea, erregidoreak izendatzeko eta herrian legea betearaztearen arduraduna zen. 1845ean jaurerriak bertan behera geratzean, Cadreita udalerri independente bihurtu zen. Dena den, herriko jaunaren familia izandakoak, herriko lur gehienen jabe izaten jarraitu zuen, eta gerora, horrek hainbat gatazka sortu zituen herriko nekazariekin. 1850ean, herriak bi eskola zituen, bata mutilena eta bestea neskena. Mutilen eskolako maisuak 2.850 erreal irabazten zituen urtero, baina nesken eskolako maistrak, 720 erreal baino ez zituen irabazten.

Herriko jarduera ekonomikoa nekazaritza izaten jarraitzen zuen XIX. mendearen amaieran, baina horrez gain, irina ekoizteko errota bat eta oihalgintzako tailer txikiak zeuden herrian. 1920ko hamarkadan herriak oliba eta garia ekoizteko errota, pattar lantegiak, aroztegiak, txokolatea ekoizteko lantegiak, kontserba enpresak eta oinetako tailer txikiak zituen. 1970eko hamarkadan cadreitarrek jaunarenak izan ziren landa-lurren jabetza lortu zuten, familiak beraiei saldu ostean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cadreitako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
666 693 844 1.060 1.299 1.404 1.635 1.803 1.903 1.891 1.867 1.962 2.098

2008ko erroldaren arabera, 309 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,06 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza lurrak udalerriaren azaleraren %91a dira, eta horietatik ureztatzeko erabiltzen direnak %33,5 dira. Landatu gabeko lurrak, larre eta pinudiek osatzen dute. Cadreita, lur komunalik ez duen Nafarroako herri bakanetakoa da. Herria, jaurerri izan zen lehenik, eta ehizarako koto ondoren. Bardeen ondoan egoteagatik, klima nahiko idorra da, baina XX. mendean egindako ubide sareari esker, lur ureztagarriak nagusi dira gaur egun.

1956an, nekazal kooperatiba sortu zuten cadreitarrek. Landatzen diren laboreen artean, zerealak nagusi dira, eta hauen artean, garia eta artoa. Bigarren mailan tomatea eta alpapa daude. Olibondo eta mahastiak garrantzia galduz joan dira XIX. mendearen amaieratik, batez ere, filoxeraren gaitzaren agerpenetik. Horrela, 1891ean mahastiek udalerriko 113 hektarea hartzen zituzten bitartean, gaur egun 15 baino gutxiago dira.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Cadreitako industrialdea eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2003an hasi eta urtebete beranduago hiritartzea amaitzean enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren. Industrialdearen azaleraren datuak honakoak dira:

Azalera guztira: 122.821 m2

Lursailen azalera: 112.680 m2

Bardeen aprobetxamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Cadreutaj, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cabanillas, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako auzo-lurrak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Miguel eliza, 1959 eraikitako eliza modernoa da, aurretik existitutako eliza zaharrago baten arrastoen gainean.
  • Lurpeko alderdia duen XVII. mendeko upategia.
  • 1608. urtean eginiko bi erretaula Manierista.
  • Belengo Andre Mariaren irudia, XIV. mendeko irudi erromanikoa da, duela mende asko Cadreitako gazteluaren abadetxean kokatzen zen.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala 2007an PSN alderdiko Alfonso Carlos Montori Prat aukeratu zuten alkate. Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 44 izan ziren (emandako guztien %3,23) eta 17 boto zuri izan ziren (botoen %1,29). Abstentzioa %11,16koa izan zen.


Cadreitako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 738 6
UPN 562 5

2011n zerrenda berak aurkeztu ziren baina egoera irauli egin zen: UPNk 6 zinegotzi (Berta Pejenaute alkate berria barne) eta PSNk 5.

Cadreitako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 704 6
PSN 589 5

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxe zaharra, herriaren erdiguneko plaza batean zegoen, baina eraikinaren egoera txarra dela eta, eraitsi eta berria eraiki zuten toki berdinean. Eraikinak beheko solairu eta honen gainean eraikitako beste bi solairu dauzka, eta fatxadek bi plazetara ematen dute. Udaletxearen diseinua plazako elizaren estiloa kontutan hartuz egin zen. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Espainiako Plaza, 3

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Alfonso Carlos Montori Prat PSN
2007-2011 Alfonso Carlos Montori Prat PSN
2011- Berta Pejenaute Prat UPN

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cadreita eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,08k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cadreitako zaborra batzeaz eta ur-hornidura bermatzeaz "Arguedas, Valtierra, Alesbes, Milagro eta Cadreitako Mankomunitatea" arduratzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa