Victoria Reyes-García
Victoria Reyes-García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Victoria E. Reyes García |
Jaiotza | Bartzelona, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea Latin American School for Social Sciences (en) Floridako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, ikertzailea eta ekologoa |
Enplegatzailea(k) | Catalan Institution for Research and Advanced Studies (en) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Victoria E. Reyes-Garcia (Bartzelona, Katalunia, 1971) kataluniar zientzialaria, antropologoa, ikertzailea eta ekologoa da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) irakaslea eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kidea.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitate ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan hasi zituen eta bertan Historian lizentziatu zen 1994an. 1995ean Amazoniako ikasketei buruzko graduondokoa egin zuen FLACSOn, Ekuadorren, eta 1997an Garapen Iraunkorreko masterra Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean. 2001ean Antropologian doktoratu zen Floridako Unibertsitatean, eta 2008tik ICREA Ikerketako irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Institut de Ciència i Tecnologia Ambientals (ICTA) erakundean.[2][3]
AEBko Zientzien Akademia Nazionaleko kidea da (2021) eta Frantziako Nekazaritza Akademiakoa (2022).[4]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995ean, Andeetako eta Amazoniako herrixketan ikerketa-lanak hasi zituen, baliabide naturalen kudeaketan gizonen eta emakumeen artean dauden aldeak aztertzeko.[5] 1999tik 2004ra tsimane ehiztari biltzaileen artean bizi izan zen, Boliviako Amazoniako talde indigena bat, eta bertan landareen ezagutzaren transmisioari buruzko ikerketa bat egin zuen. Landa-lana ere egin du Espainian, Indian, Mexikon, Kamerunen, Indonesian eta Senegalen.[6] 2006az geroztik, Mundu Globaleko Sistema Sozioekologikoen Analisirako Laborategiko (LASEG) ikerketa-taldea koordinatzen du. Laborategi horrek katalizatzen du herriaren eta ingurunearen arteko harreman dinamikoei buruzko ikerketa, hobeto ulertzeko tokiko eta indigenen ezagutzak nola lagun dezakeen ingurumen-jasangarritasunean.[2][7][8]
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2019an Parisen aurkeztu zuen Biodibertsitateari eta Zerbitzu Ekosistemikoei buruzko Zientzia eta Politikaren Gobernu arteko Plataformaren (IPBES) "Biodibertsitateari buruzko Ebaluazio Globala" izeneko dokumentua egiten parte hartu duten Espainiako lau zientzialarietako bat da. Txosten horretan ohartarazten da biodibertsitatearen krisiak —milioi bat espezie daude desagertzeko arriskuan— arriskuan jar dezakeela hamarkada gutxiren buruan giza espeziea.[9]
LICCI proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako Ikerketa Kontseiluak finantzatutako proiektu bat (LICCI) zuzentzen du. Proiektu horren helburua da klima-aldaketak baliabide naturalak kontzentratzen diren eta zientzialarientzat eskuraezinak diren lekuetan bizi diren mundu osoko 40 talde indigenengan eta tokiko komunitaterengan duen eragina ezagutzea. Diziplina arteko talde bat eta kolaboratzaile-sare zabal bat ditu, eta talde horretan sartzen dira indigenen eta tokiko ezagutza-sistemetan eta klima-aldaketan interesa duten ikertzaileak, profesionalak eta publiko orokorra.[5][7][10]
Ikerketa lerroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ikerketak herrien, biotaren eta ingurumenaren arteko harreman dinamikoak aztertzen ditu. Diziplina anitzeko ikuspegia erabiltzen du (ekologo, ekonomista, psikologo, agronomo, arkeologo eta informatikariekin lan eginez) eta datu enpirikoak, batez ere talde indigenen eta tokiko komunitateen artean bildutakoak, aldaketa globalak landa-gizarteetan dituen ondorioak eta ingurumen-arazoei ematen zaizkien erantzun sozialak aztertzeko.[2]
Bere ikerketa-arloak honako hauek dira: klima-aldaketaren tokiko adierazleak; parte-hartze publikoa tokiko ezagutzaren dokumentazioan; tokiko ingurumen-ezagutzaren izaera moldagarria; herri indigenak eta kultura-aldaketa; eta tokiko parte-hartzea biodibertsitatearen kontserbazioan, eta merkatu-ekonomiak tokiko ezagutzan eragiten dituen ondorioak.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]200 artikulu inguru idatzi ditu, eta hiru liburu argitaratu ditu. Horien artean, Cambio global, cambio local. La sociedad tsimane’ ante la globalización izenburuko liburua argitaratu du Tomás Huanca CBIDSIko zuzendari eta Brandeiseko Unibertsitateko (AEB) ikertzaile elkartuarekin batera. Icaría Editorial, 2015. ISBN 9788498886245.[11]
Ama-esperientzia ere kontatu zuen, Amazonian bere ikerketan lanean ari zen bitartean "Mothering in the Field", The Secret Lives of Anthropologists, (182-203 orr.), liburuan 2019an Routledgek argitaratua. ISBN 9781138501867.[12][13]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020:Narcís Monturiol Domina lortu zuen, Kataluniako Generalitateak ematen duen meritu zientifiko eta teknologikoagatik.[14]
- 2021: Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten, jatorrizko ikerketan egindako lorpen goraipagarri eta jarraituak aitortzeko.[12]
- 2024: ICREA ikertzailea ICTA-UAB Victoria Rey-Garcian Web of Universities ranking berrian agertzen diren Espainiako 100 zientzialari onenetako bat da. Zerrendako 89. postuan zegoen 2024an. [15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «Victoria Reyes García del ICTA-UAB, elegida miembro de la prestigiosa National Academy of Sciences» UAB Barcelona.
- ↑ a b c d «ICREA» www.icrea.cat.
- ↑ Victoria Reyes-García, Ph.D., CV. .
- ↑ «ICREA» www.icrea.cat (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
- ↑ a b Tramullas, Gemma. (2019-03-19). «Victoria-Reyes-García: "Hay-que-ver-la-vida-con-los-ojos-del-otro"» elperiodico.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Victoria Reyes-García» Cientificas innovadoras (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
- ↑ a b «Victoria Reyes García - ICTA - Institut de Ciència i Tecnologia Ambientals» ictaweb.uab.cat.
- ↑ «Team» LASEG.
- ↑ Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «La investigadora del ICTA-UAB Victoria Reyes-García hablará del informe sobre Biodiversidad del IPBES en Madrid» UAB Barcelona.
- ↑ «Core Team» LICCI.
- ↑ «Cambio global, cambio local - Icaria Editorial» icariaeditorial.com.
- ↑ a b Salas, Javier. (2021-05-11). «La antropóloga que descubrió la ciencia y la maternidad en medio del Amazonas» EL PAÍS.
- ↑ Mothering in the Field. .
- ↑ «El Govern otorga los premios Narcís Monturiol al ICFO y a diez científicos» La Vanguardia 2020-07-21.
- ↑ (Gaztelaniaz) Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «Victoria Reyes-García, entre las 100 primeras científicas de España» UAB Barcelona (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Àngels Barcelók Victoria Reyes, antropologiako irakaslea, elkarrizketatu du Hoy por Hoy - Cadena Ser, 2024ko uztailaren 3a