Edukira joan

Narciso Monturiol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Narciso Monturiol


Gorteetako diputatua

1873ko ekainaren 6a - 1874ko urtarrilaren 8a - Eduard Reig i Carreras (en) Itzuli
Barrutia: Manresa (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFigueres, 1819ko irailaren 28a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona, 1885eko irailaren 6a (65 urte)
Hobiratze lekuaPoblenou hilerria
Cemetery of Figueres (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Cervera (en) Itzuli
Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, submariner (en) Itzuli, asmatzailea, kazetaria, politikaria, enpresaburua eta ontzigilea
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
InfluentziakÉtienne Cabet
MugimenduaSozialismo utopikoa
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaAlderdi Errepublikano Demokratiko Federala
Alderdi Demokratikoa
Tabakalera: 127559
Icteneo itsaspekoaren erreplika

Narciso Monturiol (Figueres, 1819ko irailaren 28a - San Martin de Provensals, 1885eko irailaren 6a) kataluniar asmatzaile eta politikaria izan zen. Espainian Cabeten sozialismo utopikoa zabaltzen lagundu zuen, eta ideia horiek zabaltzeko asmoz La Fraternidad (1847-1848) argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El Padre de familia (1849-1850).

Fisika eta natura-zientziak ere aztertu zituen. Itsaspekoa asmatu zuen, eta Icteneo izena jarri zion. Itsaspeko horren lehen froga Bartzelonako portuan egin zen, 1859an. Agintarien laguntza falta zela eta, bertan behera utzi behar izan zituen bere proiektuak. Politikari eta zientziari buruzko lanak idatzi zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]