Edukira joan

Victorine Brocher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victorine Brocher

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictorine Malenfant
JaiotzaParis1839ko irailaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLausana1921eko azaroaren 4a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jean Charles Rouchy (en) Itzuli  1880)
Gustave Brocher (en) Itzuli  (1885 -  ezezaguna)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraklangilea eta Communarda
Lan nabarmenak
KidetzaLehen Internazionala

Victorine Brocher (18391921) komunakidea eta anarkista zen. Paris-eko Komunan parte hartu zuen eta ondoren bere esperientzia zehazten zuen memoria bat idatzi zuen. Brocher 1881eko Londresko Kongresu Anarkistaren ordezkaria izan zen eta bere bizitzan zehar argitalpen anarkistak egiten lagundu zuen. Brocher-ek Louise Michel-en nazioarteko eskola sortu eta berton irakatsi zuen.

Bizitza eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Victorine Malenfant Paris-en, Les Halles inguruan jaio zen 1839ko irailaren 4an. Amak Orleansen bakarrik hazi zuen, aitak, Pierre Malenfant, zapatari errepublikarra eta masoia bera, 1851ean Belgikara ihes egin behar izan zuen enperadorearen kontrakoa izateagatik eta. [1] [2]Familia erradikal baten barruan. 50. hamarkadan, hainbat ekintza errepublikarren eta sozialistatan parte hartu zuen.

1861ean, Jean Rouchy zapatariarekin ezkondu zen, nahigabe, Orleans-en, Loiret-en Loira-ko erdiko aranean. Rouchy Krimea-ko eta Italia-ko gerratan parte hartutakoa zen, eta goardia inperialetik lizentziatu berri.[3]

Hurrengo urtean bikotea Paris-en kokatu zen eta Victorinek bere familia mantendu behar izan zuen jostun gisa bere senar alkoholikoak egun guztiak tabernan ematen zituelako. Okindegi kooperatibo baten sorreran parte hartu zuen. Lehen Internazionalean ere parte hartu zuten, eta bi seme-alaba izan zituzten, gazte hil zirenak. [1]

Parisko Komunan kantinière (kantinera) izan zen, eta 1871ko apirilaren amaieran zaurituak zaintzeko erakutsi zuen ausardiagatik goraipatu zuten. Victorine klandestinitatean sartu zen, Kontu Auzitegiari sua emateagatik atxilotu eta heriotza zigorra ezarri zioten ondoren, eta denboraz Genevara ihes egin zuen. Hiltzat jo zuten amak Versaillesen tiroz hildakoen gorpuzkien artean oker identifikatu zuenean. Bere senarra kartzelan geratu zen.[1] Suitzatik Marcelle Tinayrekin joan zen Hungariara eta berton irakasle egin zen.

Victorine Genevan bizi izan zen, eta hantxe egin ziren nazioarteko lehen bileretara joan zen, tutore izateko Hungariara joan aurretik. 1874an, espetxetik askatutako senarrarekin, Genevara itzuli zen, non Victorinek zapatari gisa lan egin zuen, brodatzaile gisa eta zapata kooperatiba bat ireki zuen Komunako jendeari eta erbesteratutako errusiarrei laguntzeko. Jura Federazioan eta anarkistak elkartean parte hartu zuen, Paul Brousse, Elisée Reclus eta Andrea Costa barne. [1]

Segur aski, amnistiaren ondoren, Parisera itzuli zen eta 1881eko Londreseko Kongresu Anarkistan hiriko ordezkari gisa aritu zen. Londresen, Gustave Brocher ezagutu zuen. Ezkondu eta hainbat seme-alaba izan zituzten. Victorinek La Révolution sociale (Iraultza sociala) komunikabiderako idatzi zuen aldi horretan. 1883an, Louise Michel eta Émile Pougetekin agertu zen Esplanade des Invalidesen (Elbarrien esplanadan). Le Cri du Peuple (Jendearen ohiua), La Lutte (Borroka) eta Le Drapeau noir (Bandera Beltza) idazten jarraitu zuen. 1884an Jean Rouchy hil ondoren erizaintzan trebatu zen.

Brocherek Londresko Louise Michel nazioarteko eskolan sortu eta bertan irakatsi zuen 1886tik. [1]

Brocher eta bere bigarren senarra Lausanara joan ziren 1892an, eta bertan liburudenda bat eta gazteentzako barnetegi bat kudeatu zuten 1912ra arte. 1909an bere memoriak argitaratu zituen, Souvenirs d’une morte vivante, (Hildako bizidun baten gomutapenak).[2] La Libre Fédération komunikabiderako ere idatzi zuen 1915 eta 1919 artean. Bikotea Rijekan (Fiume) bizi izan zen bi urtez, senarrak irakatsi zuen lekuan, eta Levallois-Perret-en. Brocher- 1921ean gaixotu zenean, Lausanara itzuli ziren, eta hantxe hil zen azaroaren 4an. [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Victorine Brocher (Vida y obra)» SOBRE LA ANARQUÍA Y OTROS TEMAS (VIDA, OBRA Y BIOGRAFIAS DE ACTIVISTAS, LUCHADORAS Y LUCHADORES ANARQUISTAS) HASTA EL AÑO 1899 2018-09-04 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
  2. a b (Gaztelaniaz) francesa, Victorine BrocherLuchadora; de 1921Lausana, activista de la Comuna de ParísNombreNombre de nacimiento: Victorine MalenfantNacimiento1838 FranciaFallecimiento4 de noviembre; vivante, SuizaCausa de la muerteA causa de una operaciónOtros nombresVictorine Brocher-RouchyObras destacadasSouvenirs d’une morte. «Victorine Brocher - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
  3. Enckell, Marianne. (2021-08-14). BROCHER Victorine (née MALENFANT, épouse ROUCHY puis BROCHER). Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

  • Cross, Robin; Miles, Rosalind (2012). Warrior Women: 3000 Years of Courage and Heroism. (Emakume borrokalariak: 3000 urteko ausardia eta heroismoa ) Quercus Argitaletxea orri. 373
  • Mason Paul (2010) Live Working or die Fighting: How the Working Class Went Global. (Lanean bizi ala borrokan hil: Nola langileria globalizatu zen) Haymarket Liburuak orri. 97

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]