Edukira joan

Viktoria Luise Prusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktoria Luise Prusiakoa

Bizitza
JaiotzaMarmorpalais (en) Itzuli1892ko irailaren 13a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHannover1980ko abenduaren 11 (88 urte)
Hobiratze lekuaWelf family mausoleum (en) Itzuli
Familia
AitaGilen II.a Alemaniakoa
AmaAugusta Viktoria Schleswig-Holsteingoa
Ezkontidea(k)Ernst August, Duke of Brunswick (en) Itzuli  (1913ko maiatzaren 24a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHohenzollern dinastia
House of Hanover (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak

Find a Grave: 44830972 Edit the value on Wikidata

Viktoria Luise Prusiakoa (alemanez: Viktoria Luise Adelheid Mathilde Charlotte von Preußen; Potsdam, Prusiako Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1892ko irailaren 13aHannover, Mendebaldeko Alemania,1980ko abenduaren 11) prusiar printzesa izan zen, eta ezkontzaz Brunswickeko dukesa.[1][2][3][4]

Gilen II.a Alemaniako enperadorearen alaba eta haren emaztea, Augusta Victoria Schleswig-Holstein-Sonderburg-Augustenburg-ekoa, enperadorearen zazpi seme-alaben artean emakume bakarra izan zen, eta bera izan zen hiltzen azkena. Sofia Greziakoa Espainiako erregina ezkontidearen amaren aldeko amona izan zen, baita horren Konstantino II.a Greziako neba eta Irene Greziako ahizparena ere.[5]

1912an iritsi zen aitaren gortera Ernesto Augusto Hanoverko printze oinordekoa, eta Victoria Luisari ezkontza proposamena egin zion.[5] Ezkontza 1913ko maiatzaren 24an egin zen Berlinen.

Batasun horrekin amaitu ziren Hannover eta Hohenzollern-eko etxeen arteko desadostasunak, 1866an hasi baitziren, Austria-Prusia gerraren ostean Hannover-eko Erresuma Prusiako Erresumarekin anexionatzean.

Aipatzekoa da ezkontza hau Lehen Mundu Gerraren aurretik Europako erregeek egindako azken ekitaldi sozial handienetako bat izan zela; Jurgi V.a Erresuma Batuko erregea eta Nikolas II.a Errusiako tsarra bertan izan ziren.[1]

Bere ama, Augusta Viktoria Schleswig-Holsteingo enperatriza, oso hunkituta geratu zen bere alaba bakarraren banaketaren aurrean.

Hil ostean, Victoria Luisa Hannoverko erregeen mausoleoan lurperatu zuten, Herrenhäuser Gärtenen, bere senarrarekin batera, zeina 1953an hil baitzen.[6] Alaba, Frederica Hannoverrekoa, bera baino bi hilabete geroago hil zen.

Nahikoa bizi izan zen bere bilobak, Sofia, tronura igotzen ikusteko, Espainiako erregina ezkontide bihurtuta, eta Konstantino Greziakoa, ostera, tronua galtzen ikusteko.

Victoria Luisa eta Ernesto Augusto III.a Hannoverrekoak bost seme-alaba izan zituzten:

  • Ernesto Augusto, Brunswick eta Hannoverreko printze oinordekoa (1914-1987), 1951n lehen aldiz ezkondua Ortrudis Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburgeko printzesarekin. Seme-alaben arteako bat Ernesto Augusto Hannoverrekoa da, Karolina Monakokoaren senarra d. 1981ean berriro ezkondu zen Monica Solms-Laubacheko kondesarekin, ondorengorik gabe.
  • Jorge Guillermo Hannoverrekoa (1915-2006), 1946an Sofía Greziako eta Danimarkako printzesarekin ezkondua, Philip Edinburgoko printzearen arreba, seme-alabekin.
  • Frederika Hannoverrekoa (1917-1981), Greziako erregina ezkontidea 1937an Paulo I.a Greziakoaren emaztea, Sofía Greziakoaren ama, Espainiako erregina ezkontidea, seme-alabekin.
  • Cristián Óscar Hannoverrekoa (1919-1981), 1963an Mireille Dutryrekin ezkondua (1946), bi alaba izan zituzten.
  • Güelfo Enrique Hannoverrekoa (1923-1997), 1960an Alejandra de Ysenburg y Büdingen printzesarekin ezkondua, ondorengorik gabe.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Louisaren Ordenako lehen klaseko dama (Prusiako Erresuma).
  • 1913ko maiatzaren 24a - Maria Luisa erreginaren Dama Nobleen Ordenako dama. (Espainiako Erresuma).
  • 1938ko urtarrilaren 9a: Olga eta Sofia Santuen Ordenako Gurutze Handiko Dama (Greziako Erresuma).[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Santner, Inge. Federica Greziakoa. Gaur egungo erregina bat. Arg. Gazteria. Bartzelona, 1963.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa:

Maria de Baden

Brunswickeko Dukesa ezkontidea

1913-1918

Hurrengoa:

Titulu indargabetua

Aurrekoa:

inor ez

Brunswickeko dukesa ezkontidea (titularrra)

1918-1953

Hurrengoa: Ortrudis Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburgekoa
Aurrekoa: Thyra Danimarkakoa Hannoverreko erregina ezkontidea (titularra)

1923-1953

Hurrengoa: Ortrudis Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburgekoa