Virginia Ragsdale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Ragsdale
Bizitza
JaiotzaJamestown (Ipar Carolina)1870eko abenduaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGreensboro1945eko ekainaren 4a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Guilford College (en) Itzuli
Bryn Mawr College
Tesi zuzendariaCharlotte Scott (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of North Carolina at Greensboro (en) Itzuli

Virginia Ragsdale (1870eko abenduaren 13a - 1945eko ekainaren 4a) kurba aljebraikoetan espezializatutako irakasle eta matematikaria izan zen. Ragsdaleren aieruaren sortzaile gisa ezagutzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ragsdale Jamestown-eko (Ipar Carolina) baserri batean jaio zen John Sinclair Ragsdale eta Emily Jane Idol-en hirugarren seme-alaba izanik. [1] John Gerra Zibilean ofiziala izan zen, Flint Hill Eskolako irakaslea eta, geroago, estatuko legegilea. [1]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan, Ragsdale Salem Akademian sartu zen, eta 1887an graduatu zen valedictorian aparteko diploma batekin. [2] Ragsdale-k Greensboro-ko (Ipar Carolina) Guilford College-n ikasi zuen, non 1892an lortu zuen lizentzia. [2] Ikasleen bizitzan aktiboa izan zen, campusean YMCA bat ezarriz, Unibertsitateko kirolak zabalduz eta Guilford-eko ikasleen Elkartearen sorreran lagundu zuen. [2]

Ragsdale-k Bryn Mawr College-ko lehen beka jaso zuen Guilford College-ren goi mailako ikerlariarentzat. [1] Fisika ikasi zuen Bryn Mawr Collegen, 1896an A.B. titulua lortuz. 1896ko promozioko europar bekadun hautatu zuten, baina urtebete itxaron zuen bidaiatu aurretik, Bryn Mawr-en fisikako eta matematikako graduondoko ikasle gisa lan egiten.

Bere bi lankiderekin batera (Emilie Martin barne), 1897-98an atzerrian egon zen Göttingengo Unibertsitatean, Felix Klein eta David Hilberten hitzaldietara joaten. Estatu Batuetara itzuli ondoren, hiru urtez Baltimoren irakatsi zuen, harik eta Emakumeen Unibertsitate Hezkuntzaren Sustapenerako Baltimore Elkartearen bigarren beka batek Bryn Mawr unibertsitatera itzultzeko aukera eman zion doktoregoa amaitzeko Charlotte Scotten zuzendaritzapean. [2]

Bere tesia, "On the Arrangement of the Real Branches of Plane Algebraic Curves" (Kurba aljebraiko lauen adar errealen antolamenduaz), 1906an argitaratu zuen American Journal of Mathematics-ek. [2] Bere tesiak Hilberten 16. problemei jorratu zien, eta horretarako Ragsdalek mota jakin bateko zirkulu topologikoen kopuruaren goiko muga ematen zuen aieru bat formulatu zuen. [2] Bere emaitza Ragsdaleren aierua deitzen da; problema irekia izan zen 90 urtez Oleg Virok (1979) eta Ilya Itenbergek (1994) kontra-adibideak atera arte. [2]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gradua amaitu ondoren, Ragsdalek New York hirian eta Dr. Sach's School for Girls eskolan aritu zen 1905era arte. Bryn Mawr-eko Baldwin Eskolako zuzendaria izan zen 1906tik 1911ra, eta Charlotte Scotten irakasle-laguntzailea izan zen 1908tik 1910era. Ragsdale Ipar Carolinara itzuli zen 1911n Greensboroko Woman's College-n (gaur egun Greensboro-ko Ipar Carolinako Unibertsitatea bezala ezagutzen dena) matematikako lanpostu bat onartzeko. [2] Han egon zen ia bi hamarkadaz eta departamentuko buru izan zen 1926tik 1928ra. [2] Eskola teleskopio bat erostera animatu zuen, eta matematika saila curriculumean estatistikak gehitzera. [2]

1928an, irakaskuntzatik erretiratu zen amaren osasuna zaintzeko eta familiaren baserria kudeatzen laguntzeko. 1934an bere ama hil ondoren, Guilford College-n etxe bat eraiki zuen, non azken urteak lorezaintzan, altzariekin lanean, [2] Hil zenean, bere etxea Guilford College-ri eman zion, non irakasleak, ikasle ohiak eta bisitariak ostatuz zeuden. [2] 1965ean Guilford Grimsley Hobbs-eko presidentea Ragsdale-ren etxera joan zen bizitzera, eta harrezkero unibertsitateko presidentearen etxea izan da. [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Brooks, Carol. (March 21, 2012). «Virginia Ragsdale: From farm girl to Ph.D.» Jamestown News.[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c d e f g h i j k l De Loera, Jesús; Wicklin, Frederick J.. Biographies of Women in Mathematics: Virginia Ragsdale. Anges Scott College.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]