Felix Klein
Christian Felix Klein (Düsseldorf, 1849ko apirilaren 25ean - Göttingen,1925eko ekainaren22a) alemaniar matematikaria izan zen.[1] Irakasle-lanak egin zituen Erlangenen, Munichen eta Leipzigen, besteak beste. Geometria ez euklidearra, eta multzoen eta funtzioen teoriak ikertu zituen; baita funtzio eliptikoak eta automorfoak, eta bosgarren mailako ekuazioak ere. Erlanger Programm deritzan obran geometria modernoa aztertu zuen bere osotasunean. Matematikari buruzko ikasketak antolatzeko zuen ahalmenagatik matematikari ezaguna eta aintzat hartua da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felix Klein jaio zen Düsseldorfen,[2] guraso prusiarrengandik. Bere aita, Caspar Klein (1809–1889), Prusiako gobernuaren funtzionario idazkaria zen, Rhin probintzian kokatua. Bere ama Sophie Elise Klein (1819–1890, jaiotzez Kayser) zen.[3] Düsseldorfeko Gimnasioan ikasi zuen, eta ondoren matematika eta fisika ikasi zituen Bonn-eko Unibertsitatean,[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Snyder, Virgil. (1922). "Klein's Collected Works".. Bull. Amer. Math. Soc. 28 (3), 125–129 or. ISBN doi:10.1090/S0002-9904-1922-03510-0...