Vis a vis: El oasis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vis a vis: El oasis
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak8
Ezaugarriak
Genero artistikoapolizia-telesaila, thriller television series (en) Itzuli eta black comedy television program (en) Itzuli
Iraupena45 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Sandra Gallego (en) Itzuli
Miguel Ángel Vivas (en) Itzuli
[[Kategoria:Sandra Gallego (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Miguel Ángel Vivas (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaGlobomedia
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Star Channel (en) Itzuli
Hasiera-data2020ko apirilaren 20a
Amaiera-data2020ko ekainaren 8a

foxtv.es…
IMDB: tt10375568 Filmaffinity: 894080 Allocine: 25156
Twitter: visaviseloasis Edit the value on Wikidata

Vis a vis: El oasis (soilik El oasis bezala ere ezaguna) genero dramatikoko espainiar telesail bat da, Globomediak eta FOX Networks Group Españak ekoiztua. Vis a vis telesailaren sekuela honen protagonistak Maggie Civantos eta Najwa Nimri dira, eta 2020ko apirilaren 20an estreinatu zen FOX España telebista-katean.[1][2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxi-dendak, bankuak eta kasinoak atrakatzen urte batzuk eman ondoren, Macarena (Maggie Civantos) eta Zulema (Najwa Nimri) banandu egingo dira. Horretarako, azken lapurreta bat prestatzea erabaki dute: narko mexikar garrantzitsu baten alabari diamantezko tiara bat lapurtuko diote neskaren ezkontzan zehar. Goya (Itziar Castro), Monica (Lisi Linder), Triana (Claudia Riera) eta «La Flaca» (Isabel Naveira) izango dituzte lagun lan hau burutzeko. Lapurreta egin eta ordu batzuetara, taldea Oasis Hotelean bilduko da diamanteak banatzeko. Hala ere, plana ez da aurreikusi bezain perfektua, eta egoera zaildu egingo da une oro.[3]

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maggie Civantos – Macarena «Maca» Ferreiro Molina
  • Najwa Nimri – Zulema Zahir
  • Itziar Castro – Goya Fernández
  • David Ostrosky – Víctor Ramala
  • Lucas Ferraro – Cepo Sandoval Castro

Kolaborazio bereziak

  • Ana María Picchio – Ama Castro (atalak: 1-5)
  • Ramiro Blas – Carlos Sandoval Castro (atalak: 4; 7)
  • Alba Flores – Saray Vargas de Jesús (atala: 8)

Errepikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isabel Naveira – Laura Ros «La Flaca» (atalak: 1-6)
  • Lisi Linder – Mónica Ramala (atalak: 1-6)
  • Claudia Riera – Triana Azcoitia
  • Alma Itzel – Kati Ramala
  • Fernando Sansegundo – Matías «Mati» Meneses agentea (atalak: 1-4)
  • Iván Morales – Javier Colsa agentea (atalak: 1-4)
  • José de la Torre – Pérez agentea (atalak: 1-2)
  • Almagro San Miguel – Diego «Dieguito» Ramala (atalak: 1-4; 6-7)
  • Lolo Diego – Apolo (atalak: 1-6)
  • Pablo Vázquez – Julián Quintanilla
  • Natalia Hernández – Elena (atalak: 1-5; 7-8)
  • Paula Gallego – Virginia «Vivi» Quintanilla
  • Ismael Palacios - Lucas (atalak: 5-7)

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Jatorrizko izenburua Zuzendaria Emisio data Ikusleak (kuota)
1«Como esos matrimonios que antes de separarse tienen un hijo» Miguel Ángel Vivas2020ko apirilaren 20a169 000 (%0,9)[4]
2«La boda» Miguel Ángel Vivas2020ko apirilaren 27a86 000 (%0,4)[5]
3«Como te quiere una madre» Sandra Gallego2020ko maiatzaren 4a88 000 (%0,5)[6]
4«Iguales o nada» Sandra Gallego2020ko maiatzaren 1168 000 (%0,4)[7]
5«La vida de los mosquitos» Miguel Ángel Vivas2020ko maiatzaren 18a49 000 (%0,3)[8]
6«Odio el sentimentalismo» Miguel Ángel Vivas2020ko maiatzaren 25a42 000 (%0,3)[9]
7«La línea roja» Sandra Gallego2020ko ekainaren 1a52 000 (%0,3)[10]
8«¿Quién era Zulema Zahir?» Sandra Gallego2020ko ekainaren 8a29 000 (%0,2)[11]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko urtarrilaren 23an, FOX España kateak Vis a vis telesaila bere laugarren denboraldian behin betiko amaituko zuela adierazi zuen, trama guztiak itxiz.[12] Telesailaren azken atala urte bereko otsailaren 4an eman ondoren, non Macarena eta Zulema pertsonaiek espetxetik kanpo luxuzko bitxi-denda bat atrakatzen amaitu zuten, telesailaren jarraitzaileak sekuela bat eskatzen hasi ziren, protagonisten abenturak kontatzen jarraitzeko. Hala, eskakizun hau behin baino gehiagotan trending topic bihurtu zen Twitter sare sozialaren bidez, eta hainbat ekitaldi eta sinadura bilketa antolatu zituzten.[13]

FOX España kateak eta Globomedia eta FOX Networks Group España ekoiztetxeek zenbait bilera egin zituzten, sekuela garatzeko aukera planteatzeko. Proiektua aurrera eramateko prest zeudela adostu zutenean, Maggie Civantos eta Najwa Nimri aktoreei proiektuan parte hartzeko prest ote zeuden galdetu zieten, euren pertsonaiak interpretatuz. Interneteko atari batean egindako elkarrizketa batean, Iván Escobar sortzaile eta gidoilariak berretsi zuen telesaila sortzeko azken hitza aktoreek zutela.[14]

Hilabete batzuk geroago, zehazki 2019ko maiatzaren 23an, FOX Españak eta Globomediak ofizialki baieztatu zuten El oasis izeneko telesailaren ekoizpena. Era berean, telesailean Maggie Civantos eta Najwa Nimri aktoreen presentzia ezagutarazi zen, eta denboraldi bakarra osatuko zuten zortzi kapituluetan zehar jatorrizko telesaileko zenbait aurpegi ere agertuko zirela aurreratu zen.[15]

Telesaileko aktore protagonistak, Maggie Civantos (ezkerra) y Najwa Nimri (eskuina).

Idazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi ataletako gidoiak idazteaz Ivan Escobar (Vis a vis telesailaren sortzaileetako bat), J. M. Ruiz Córdoba (hirugarren eta laugarren denboraldietako gidoilaria) eta Lucía Carballal (laugarren denboraldiko gidoilaria) arduratu ziren. Trama eta gidoiak prestatuz urtebete inguru lan egin ondoren, abuztu erdialdean atalen gidoiak bidali zizkieten aktoreei, hauen behin betiko bertsioak irailean banatu ziren arren. Aurreko denboraldietan ez bezala, oraingoan telesaila grabatzen hasi aurretik idatzi ziren atal guztietako gidoiak.[16]

Telesailaren trama nagusia urriaren 21ean argitaratutako prentsa oharrean azaldu zen. Urriaren 30ean, hedabideen aurrean egindako aurkezpenean, Iván Escobarrek telesailari buruzko xehetasun gehiago eman zituen, eta, besteak beste, esan zuen Macarenak eta Zulemak espetxetik atera ondoren izan zuten topaketa ikusiko zutela ikusleek, baita bien lehen lapurreta ere.[17]

Casting-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko uztailaren amaieran komunikabideek Ana María Picchio eta Lucas Ferraro aktore argentinarren fitxaketa aurreratu zuten.[18] Urriaren 21ean eman zuen albistea FOX Españak, filmaketaren hasiera iragartzen zuen prentsa oharraren bidez. Gainera, beste aktoreen izenak baieztatu zituzten agiri horretan: Itziar Castro, Lisi Linder, Claudia Riera eta Isabel Naveira, besteak beste. Era berean, Ramiro Blas eta Daniel Ortiz aktoreek ere ekoizpenean parte hartuko zutela iragarri zen.[19] 2020ko urtarrilaren 28an, filmaketaren azken astean, Alba Flores aktorearen kolaborazio berezia baieztatu zen, Vis a vis telesaileko Saray Vargas pertsonaiaren papera eginez, frankizia behin betiko agurtzeko.[20]

Grabazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailaren filmazioa ofizialki 2019ko urriaren 21ean hasi zen Madrilen, baina aurreko astean, urriaren 17an hain zuzen, lehen planoak grabatu ziren. Hilabete batez lapurreta handiarena bezalako kanpo eszenak filmatu ondoren, azaroan filmaketa Almeriara eraman zen. Horrela, Oasis hotelaren kanpoaldeko grabazioa Agua Amargan egin zen, eta Tabernasko basamortuan ere filmatu zen.[21] Hiru astez Almerian egon ondoren, abenduan Madrilera itzuli ziren Adisar Mediaren estudioetan platoko eszenak eta kanpoko beste batzuk filmatzen jarraitzeko. Azkenik, telesailaren filmaketa urtarrilaren 31ko gauean amaitu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «FOX y Globomedia anuncian 'Vis a vis: El oasis', el spin-off con Maggie Civantos y Najwa Nimri» Fórmula TV.
  2. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se estrena el 20 de abril en FOX España» Fórmula TV.
  3. (Gaztelaniaz) ««Vis a vis: El oasis»: todos los personajes que acompañan a Maca y Zulema en su gran atraco» ABC.
  4. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se estrena líder en FOX España» Fórmula TV.
  5. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se convierte en lo más visto del día en FOX España» Fórmula TV.
  6. (Gaztelaniaz) «FOX España copa lo más visto con 'Hawai 5.0' y 'Vis a vis: El oasis'» Fórmula TV.
  7. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' marca mínimo con 68.000 espectadores» Fórmula TV.
  8. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' continúa bajando y queda por debajo del top 10 de lo más visto» Fórmula TV.
  9. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se cae del ránking de lo más visto» Fórmula TV.
  10. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' mejora y se sitúa como la décima emisión más vista» Fórmula TV.
  11. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se despide cayéndose de lo más visto del día con 29.000 espectadores» Fórmula TV.
  12. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis': FOX anuncia el final definitivo de la serie con su cuarta temporada» Fórmula TV.
  13. (Gaztelaniaz) «Lágrimas y emoción a flor de piel en redes con la despedida de 'Vis a vis': "El mejor final de la historia"» Fórmula TV.
  14. (Gaztelaniaz) «Iván Escobar: "El spin-off de 'Vis a vis' depende siempre de Najwa Nimri y Maggie Civantos"» Fórmula TV.
  15. (Gaztelaniaz) «FOX Networks Group y Globomedia (The Mediapro Studio) anuncian la producción de 'Vis a vis: El oasis'» FOX España.
  16. (Gaztelaniaz) «Iván Escobar, showrunner de El Oasis: "Nos acusarán de no ser ya Vis a Vis"» Vertele.
  17. (Gaztelaniaz) «Iván Escobar presenta 'Vis a vis: El oasis': "Queríamos ver cómo son estas hijas de puta fuera de la cárcel"» Vertele.
  18. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' ficha a los argentinos Ana María Picchio y Lucas Ferraro» Fórmula TV.
  19. (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' completa su casting» FOX España.
  20. (Gaztelaniaz) «Alba Flores colaborará en 'Vis a vis: El oasis'» FOX España.
  21. (Gaztelaniaz) «Las primeras imágenes de las actrices de ‘Vis a Vis’ rodando en Agua Amarga» La Voz de Almería.