Vis a vis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vis a vis
Telesaila
Generoa black comedy television program Itzuli
polizia-telesaila
thriller
Herrialdea Espainia
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Kolorea koloretako
Sasoi kopurua 4
Atalak 40
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Daniel Écija Itzuli
Álex Pina
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa Globomedia
Fox International Channels Itzuli

Sariak
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Antena 3
Fox Itzuli
Hasiera-data 2015eko apirilaren 20a
Kanpo loturak
www.antena3.com/series/vis-a-vis/

Vis a vis espainiar telesail bat da, Globomedia ekoiztetxeak Antena 3 telebista katearentzat egina. Emakumeen espetxe batean dago girotuta, thrillera eta umore beltza uztartuz. 2015eko apirilaren 20an estreinatu zen, eta lehen atalak 4.308.000 ikusle bildu zituen (%22,4ko kuota). 2015eko maiatzaren 26an telesail honek bigarren denboraldi bat izango zuela iragarri zen, 2015eko urriaren 28an grabatzen hasi zena. 2016ko martxoaren 31an igorri zen lehen aldiz bigarren denboraldiko lehen atala.

Antena 3 telesail hau prestatzen ari zela iragarri zenean, zenbait komunikabidek Orange Is the New Black saioarekin alderatu zuten, Netflix plataformako telesailaren imitazioa zela esanez. Baina lehen atala igorri ostean kritikariek aurretik esandakoa erretiratu zuten, bi telesailen artean desberdintasun nabariak zeudela argudiatuz. 2016ko ekainaren 22an igorri zen saioaren azken atala, eta Antena 3ek telesailari hirugarren denboraldirik ez ematea erabaki zuen. Urte bat pasa ostean, 2017ko uztailaren 6an, Atresmedia enpresa FOX España-rekin eta Globomedia ekoiztetxearekin akordio batera iritsi zen telesailaren hirugarren denboraldi bat egiteko, FOX España telebista-katean igortzen hasi zena 2018ko apirilaren 23an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak jatorriz Mosquita muerta izenburua izan behar zuen, baina Antena 3 telebista kateak titulua aldatu zuen saioaren estreinaldiaren aurretik, telesailari Vis a vis izenburua jarriz. Ondorioz, hasieratik pentsatutako titulua ez zen ofizialki inoiz erabili. Telesailaren lehen denboraldiak 13 atal izan behar zituen berez, baina kapituluen grabazioak eta emisioak bateratu egin zirenez, azkenean 11 atal sortzea erabaki zuten. 2016ko maiatzaren 17an saioa Channel 4 telebista kate britainiarrean estreinatu zen. Gaur egun, streaming bidez telesailaren denboraldiak Atresplayer eta Netflix plataformetan daude ikusgai.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazio bereziak

Laugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazio bereziak

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Katea Atalak Estreinaldia Amaiera Ikus-entzuleria (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 Antena 3 (2017).svg Antena 3 11 2015eko apirilaren 20a 2015eko uztailaren 2a 3 547 000 %19,9
2 13 2016ko martxoaren 31 2016ko ekainaren 22a 2 424 000 %14,1
3 FOX wordmark-orange.svg FOX España 8 2018ko apirilaren 23a 2018ko ekainaren 11 151 000 %0,8
4 8 2018ko abenduaren 3a 2019ko otsailaren 4a
Guztira 40 2015 2 041 000 %11,9

Lehen denboraldia: 2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Jatorrizko izenburua Zuzendaria(k) Emisio data Ikusleak (kuota)
11«Un mal día» Jesús Colmenar2015eko apirilaren 20a4 308 000 (%22,4)
22«Cosiendo a Campanilla» Jesús Rodrigo2015eko apirilaren 27a4 085 000 (%21,4)
33«Lo que sucede, conviene» Sandra Gallego2015eko maiatzaren 4a3 890 000 (%20,9)
44«Un día de campo» David Molina2015eko maiatzaren 113 928 000 (%21,2)
55«La cruda realidad» Jesús Colmenar2015eko maiatzaren 18a3 907 000 (%21,1)
66«Te vendrán a buscar...» Jesús Rodrigo2015eko maiatzaren 28a3 246 000 (%17,9)
77«A las cinco en punto de la tarde» Sandra Gallego eta David Molina2015eko ekainaren 4a3 028 000 (%17,7)
88«Pretty Woman» David Molina eta Jesús Colmenar2015eko ekainaren 113 585 000 (%20,9)
99«Negra, negrita, negrata» Jesús Colmenar eta Jesús Rodrigo2015eko ekainaren 18a3 037 000 (%17,7)
1010«Gato gris» Sandra Gallego eta David Molina2015eko ekainaren 25a2 903 000 (%17,8)
1111«El principio de las tortugas» Jesús Colmenar eta Jesús Rodrigo2015eko uztailaren 2a3 100 000 (%19,4)

Bigarren denboraldia: 2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Jatorrizko izenburua Zuzendaria(k) Emisio data Ikusleak (kuota)
121«A un mono, dos pistolas» Jesús Colmenar2016ko martxoaren 312 848 000 (%16,2)
132«Hogar, dulce hogar» Jesús Rodrigo2016ko apirilaren 7a2 511 000 (%13,8)
143«La gallinita» Sandra Gallego2016ko apirilaren 14a2 460 000 (%13,8)
154«La teoría de Darwin» Jesús Colmenar2016ko apirilaren 21a2 158 000 (%12,2)
165«En la línea de fuego» Jesús Rodrigo2016ko apirilaren 27a2 301 000 (%13,2)
176«Los mandriles» Sandra Gallego eta Jesús Colmenar2016ko maiatzaren 4a2 348 000 (%13,4)
187«Bon appétit» Jesús Colmenar eta Jesús Rodrigo2016ko maiatzaren 112 550 000 (%15,0)
198«La vida sigue» Jesús Rodrigo eta Sandra Gallego2016ko maiatzaren 18a2 390 000 (%13,8)
209«Pillarse los dedos» Jesús Colmenar eta Álex Rodrigo2016ko maiatzaren 25a2 253 000 (%13,2)
2110«Pecados y confusiones» Sandra Gallego eta Jesús Rodrigo2016ko ekainaren 1a2 199 000 (%12,6)
2211«Patrona de los desamparados» Jesús Colmenar eta Álex Rodrigo2016ko ekainaren 8a2 522 000 (%15,1)
2312«Plátano y limón» Jesús Rodrigo eta Sandra Gallego2016ko ekainaren 15a2 332 000 (%14,4)
2413«Líquido» Jesús Colmenar, Álex Rodrigo eta Sandra Gallego2016ko ekainaren 22a2 649 000 (%16,4)

Hirugarren denboraldia: 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Jatorrizko izenburua Zuzendaria(k) Emisio data Ikusleak (kuota)
251«Cruz del Norte» Jesús Colmenar2018ko apirilaren 23a151 000 (%0,8)
262«Muy fácil o muy difícil» Jesús Colmenar2018ko apirilaren 30a124 000 (%0,7)
273«Un grano de arroz» Sandra Gallego2018ko maiatzaren 7a163 000 (%0,9)
284«La bandera en el muro» Sandra Gallego2018ko maiatzaren 14a164 000 (%0,9)
295«Alguien a quien le importas una mierda» David Molina Encinas2018ko maiatzaren 21a154 000 (%0,8)
306«Seis meses dan para mucho» David Molina Encinas2018ko maiatzaren 28a157 000 (%0,8)
317«Fuimos niñas» Sandra Gallego2018ko ekainaren 4a167 000 (%0,9)
328«Lo que sabemos de los monstruos» Jesús Rodrigo eta David Molina Encinas2018ko ekainaren 11128 000 (%0,7)

Laugarren denboraldia: 2018-2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Jatorrizko izenburua Zuzendaria(k) Emisio data Ikusleak (kuota)
331«La Barbie» Marc Vigil2018ko abenduaren 3a143 000 (%0,8)
342«La fuga» Marc Vigil2018ko abenduaren 10a
353«El umbral del dolor» Sandra Gallego2018ko abenduaren 17a
364«Mamá» Ramón Salazar2019ko urtarrilaren 7a
375«Traición» Carles Torrens2019ko urtarrilaren 14a
386«Mala persona» Ramón Salazar2019ko urtarrilaren 21a
397«Vuelta a casa» Sandra Gallego2019ko urtarrilaren 28a
408«La marea amarilla» Sandra Gallego2019ko otsailaren 4a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]