Edukira joan

Visitación Padilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Visitación Padilla
Bizitza
JaiotzaTalanga1882ko uztailaren 2a
Herrialdea Honduras
HeriotzaTegucigalpa1960ko otsailaren 12a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta aktibista

Visitación Padilla (Talangan, Honduras, 1882ko uztailaren 2a - Comayagüela, 1960ko otsailaren 12a). Irakaslea eta feminista ezaguna. Honduraseko emakumearen eskubideen aldeko antolatzaileetako bat izan zen. Alkoholaren aurkako elkarteak bultzatu zituen.

Visitación Padilla, Honduraseko baserri batean jaio zen. Bere gurasoak: Hilario Padilla eta Guadalupe Irías. Tegucigalpara joan zen bizitzera eta han magisteritza ikasi zuen. 1917an, "Juan Rafael Mora" egunkari liberala sortu zuen.

1924ko gerra zibilean, Padilla, modu idatzian manifestatu zen eta urte berean "Emakumezkoen sozietate kolturala" sortu zuen.

Padilla magisteritza 1926an utzi zuen. 1930an, La Gaceta egunkariaren sorrearen urteurrenera gonbidatu zuten. 1936an, Tiburcio Carias Andino diktadoreak gobernua utziko zuela esan zuenean, Padillak "Orientación" eta "Ciudadano" egunkarietan idatzi zuen. Cariasek gobernua utzi zuenez, hauteskundeak egon ziren eta Juan Manuel Gálvez doktoreak irabazi zituen.

1954ko urtarrilaren 25ean, Julio Lozano Díaz, presidenteak, emakumearen eskubideak onartu zituen eta honekin batera emakumearen botoa emateko eskubidea.

  • El Nacional columnista.
  • Azucenas haur liburua.
  • Pasatiempos e Historias de la Educación Pública Hondureña entsaiua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]