Vitoxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vitoxa
Sofia-vitosha-kempinski.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Cherni Vrah Itzuli
Garaiera 2.292 m
Prominentzia 1.275 m
Luzera 19 km
Zabalera 17 km
Azalera 311,28 km²
Geografia
Witoscha Balkan topo de.jpg
Koordenatuak 42° 34′ 00″ N, 23° 17′ 00″ E / 42.566666666667°N,23.283333333333°E / 42.566666666667; 23.283333333333Koordenatuak: 42° 34′ 00″ N, 23° 17′ 00″ E / 42.566666666667°N,23.283333333333°E / 42.566666666667; 23.283333333333
Herrialdea Bulgaria
Lurraldea Sofia-hiria probintzia
Lehen igoera 1895eko abuztuak 27an, Aleko Konstantinov

Vitoxa (zirilikoz Витоша) Bulgariako hiriburua den Sofiatik kanpoaldera dagoen mendilerro bat da. Vitoxa, Sofiaren ikurretako bat da, eta txangoak, alpinismoa eta eskia egiteko hurbilen dagoen tokia. Autobus eta tranbia erosoak eta teleferikoak daude, mendia, erraza eta irisgarria egiten dutena. Vitoxak, kupula handi baten forma du. Mendiaren lurraldeak, Vitoxa parke naturala hartzen du, Balkanetako penintsulako lehen parkea dena eta tokirik ezagun eta bisitatuenak inguratzen dituena. Mendiaren magalean, hiriko auzoetako batzuk daude: Simeonovo, Dragalevtsi, Boyana eta Knyajevo, non iturburu mineral bat dagoen. Vitoxa Bulgariako mendirik bisitatuena da.

Mendia, sumendi aktibitatearen ondorioz sortu zen, eta kupula handi baten profila du. Vitoxarentzat, ez dira bereizgarriak haranak bezalako erliebe forma sakonak. Hori, mendi nahiko gazte bat izatearen ondorio da. Vitoxaren ikur, "harrizko ibaiak" dira, morrena bezala ezagutzen direnak baina halakorik ez direnak. Ur arruntak lisaturiko eta biribildutako harri bloke multzoketa erakusten dute. Harrizko ibaiak, toki turistiko nagusi bat dira mendi honetan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitoxa Aldatu lotura Wikidatan