Edukira joan

Vitus Huonder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vitus Huonder

(2013)
elizbarrutiko apezpiku

2007ko uztailaren 8a - 2019ko maiatzaren 20a
← Amédée Grab (en) Itzuli - Joseph Maria Bonnemain (en) Itzuli →
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Chur (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTrun, 1942ko apirilaren 21a
Herrialdea Suitza
HeriotzaWangs, 2024ko apirilaren 3a (81 urte)
Hobiratze lekuaEcône 
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Chur
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Vitus Huonder (Trun, 1942ko apirilaren 21a – Vilters-Wangs, 2024ko apirilaren 3a) suitzar elizgizon katolikoa izan zen, 2007tik 2019ra Churko apezpiku izan zena.

Vitus Huonder apezpikuaren armarria

Trunen jaio zen 1942ko apirilaren 21ean. San Anselmo Ateneo Pontifikalean eta Friburgoko Unibertsitatean ikasi zuen eta teologian lizentziatu zen. 1971ko irailaren 25ean apaiztu zen eta ikasketak jarraitu zituen, Friburgon teologiako doktoretza lortuz. 1998an Churko bikario nagusi izendatu zuten[1].

2007ko uztailaren 8an Frantzisko aita santuak Churko apezpiku izendatu zuen[1]. Irailaren 8an apezpiku ordenatu zuten. Instaurare omnia in Christo leloa hautatu zuen[2]. Bere izendapena eztabaidagarria izan zen batzuentzat, doktrina katoliko ortodoxoa berretsi baitzuen konpromezurik gabe[3][4].

2019ko maiatzaren 20an Frantzisko aita santuak bere erretiroa onartu zuen[5]. Orduan Huonderrek San Pio X.aren Elkartearen etxean bizitzea aukeratu zuen, bizitza lasaia emateko, otoitz egiteko, Meza Tridentinoa emateko eta Tradizio Sakratuaren alde egiteko asmoarekin[6].

2024ko apirilaren 3an hil zen Wangsen[7][2].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Chur (Svizzera)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2007-07-08 (kontsulta data: 2024-04-03).
  2. 1 2 (Alemanez) Folz, Alexander. «Emeritierter Churer Bischof Vitus Huonder nach schwerer Krankheit verstorben» CNA 2024-04-03 (kontsulta data: 2024-04-03).
  3. ↑ (Ingelesez) «‘Death to gays’ Bishop of Chur retires» Swissinfo 2019-05-20 (kontsulta data: 2024-04-03).
  4. ↑ (Ingelesez) Malzac, Marie. «Retired Swiss bishop to live in SSPX home» La Croix International 2019-05-22 (kontsulta data: 2024-04-03).
  5. ↑ (Ingelesez) «Resignation of bishop of Chur, Switzerland, and appointment of apostolic administrator» Summary of Bulletin (Holy See Press Office) 2019-05-20 (kontsulta data: 2024-04-03).
  6. ↑ (Ingelesez) «Joint communiqué of Bishop Huonder and Father Pagliarani» Sociery of Saint Pius X 2019-05-20 (kontsulta data: 2024-04-03).
  7. ↑ (Ingelesez) «His Lordship, Bishop Vitus Huonder, Has Departed This Life» Society of Saint Pius X 2024-04-03 (kontsulta data: 2024-04-03).
  8. ↑ (Ingelesez) «Bishop Vitus Huonder» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2024-04-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]