Vladimír Mečiar
Vladimír Mečiar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2004) | |||||||||
2002ko urriaren 15a - 2010eko ekainaren 12a
1998ko martxoaren 2a - 1998ko urriaren 30a ← Michal Kováč - Mikuláš Dzurinda →
1994ko abenduaren 13a - 1998ko urriaren 30a ← Jozef Moravčík - Mikuláš Dzurinda →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Zvolen, 1942ko uztailaren 26a (82 urte) | ||||||||
Herrialdea | Eslovakiar Errepublika Txekoslovakia 1992ko abenduaren 1a) Txekoslovakia Eslovakia (1993ko urtarrilaren 1a - | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Faculty of Law at Comenius University in Bratislava (en) | ||||||||
Hizkuntzak | eslovakiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | People's Party – Movement for a Democratic Slovakia (en) Txekoslovakiako Alderdi Komunista | ||||||||
Vladimír Mečiar (Zvolen, 1942ko uztailaren 26a) eslovakiar politikari ohia da, hirutan izan zena Eslovakiako lehen ministro, 1990-1991, 1992-1994, eta 1994-1998 bitartean, eta bi aldiz jarduneko presidente, 1993 eta 1998an. Eslovakia Demokratikoaren aldeko Higikundearen buruzagia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bratislavako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta zenbait kargu izan zituen administrazioan. 1990ean, Txekoslovakiako Barne eta Ingurumen ministro kargua onartu zuen. Urte hartan bertan, lehen ministro izendatu zuten, eta aginte zentrala probintzietara aldatzea aldarrikatu zuen.
Txekiako eta Eslovakiako Biltzar Federalerako eta Nazio Batzordeetarako hauteskundeen ondoren, 1992ko ekainean Eslovakia Demokratikoaren aldeko Higikundea nagusitu zen Eslovakian, eta Mečiarrek Eslovakiako Errepublika aldarrikatu zuen. Mečiar eta Txekiako gobernu buru Václav Klaus ados jarri ziren, 1993ko urtarrilaren 1etik aurrera, Txekoslovakiako behin betiko zatiketa gauzatu eta bi estatu burujabetan banatzeko. Mečiar, beraz, eslovakiar nazioaren lehen gobernuburu bihurtu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimír Mečiar |